buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Garraio publikoa okerragotzeko eskuliburua
Martes, 16 de Octubre de 2012
<< Volver
Garraio publikoa okerragotzeko eskuliburua
Merezi ez ditugun moduko agintariak dauzkagu. Denek, udalekoetatik hasi eta mankomunitatekoetaraino, artista bikainak ditugu garraio publikoaren inguruan hizketan, idazten eta plan zoragarriak onartzen. Nola aritzen diren, ahoa betean, mugikortasuna, irisgarritasuna, jasangarritasuna… eta antzeko hitzekin!

Bageunden bada gu, gure ustez hiria autoz betetzen ari baitzen. Eta, noizbait ere, aurkitu dugu haien hutsa: ez dute beren plangintzetako puntuetako bakar bat ere  bete! Bidaiari kopuruak behera egin du 3,5 miliotan 2008. urtetik. Eta zer egin dute? Prezioa igo. Horrela, oraindik jende gutxiagok hartuko du billabesa, diru gutxiago bilduko da eta defizitak gora eginen du. Autobusak  arinago ibiltzea nahi dudala? Ez diet kendu ezta metro karratu bat ere autoei.

Jaun-andreok, plan haiek onak ziren, zuek ere gustuko zenituzten. Molestia handiegia ote da berriz irakurtzea eta jartzen dutena egiten saiatzea?


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no