buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Nork onar ditzake aurrekontu hauek?
Martes, 18 de Diciembre de 2012
<< Volver
Nork onar ditzake aurrekontu hauek?
Hala da, berriz ere Barcina garaikoak luzatu egin dira. Dirudienez Maya alkatea eta UPN ez dira jabetu bizi dugun egoera sozioekonomikoaz. Nahiz eta herritarren alde kokatzeko ordua dela esaten diegun, beren bidean jarraitzen dute: horra hor beste herri-lan handi bat! Noski, horra hor ondoren datorren zorraren hazkuntza, etorkizuneko belaunaldiak are gehiago hipotekatuko dituena, eta horra hor inbertitu beharreko esparruetan murrizketak.
Geure buruari askotan galdetzen diogu, ez ote dituzte proposatzen dituzten beharrak baino larriagoak direnik ikusten? Egia esanda, erantzuna ezezkoa dela deritzogu. Bestela, gainontzeko alderdiekin zerbait adosten saiatuko liratekeelako behintzat. Baina ez dago negoziaziorako tokirik.
UPNko jaun-andreak, udalak arriskuan diren familia eta pertsonengana hurbildu behar du, enplegua sustatu, gizarte-zerbitzuak sustatu, baita kultura edo gaztedia ere. Aski da politika oker eta zaharrez.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no