buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Gure borroka: 13 lehentasun 2013rako
Jueves, 13 de Diciembre de 2012
<< Volver
Gure borroka: 13 lehentasun 2013rako
Oposaketatik UPN suspertu nahi dugu nahi ez duena egiteko; horregatik, herritarren beharrei erantzun emango dieten gasturako lehentasun batzuk zehaztu ditugu. Geure kasuan, beste indar progresistekin proposamen hauek adostea espero dugu, udala kudeatu behar dutenen gaitasun ezari buelta emateko.

Enplegua
1.- Aurrekontuan hasiera batean Gizarte Enplegu Babesturako zegoena milioi bat eurotan handitu.

2.- Udal-etxebizitzak birgaitzeko milioi bat euro zuzendu.

3.- Partikularren etxebizitzak birgaitzeko osora 4 milioi euro zuzendu.

4.- Kulturaren eta gaztediaren aisiaren alorretan, besteak beste, gazte-enpleguaren sustapenerako milioi bat euro zuzendu.

5.- 600.000 euro zuzendu eskola publikoak erreformatzeko.
Auzoak
6.- Hiriko narriatutako 5 eremuen suspertze-planei milioi bat euro zuzendu; eremu horien diagnosia jadanik egina dago.

7.- Hiriko auzo guztietan, parte-hartze prozesu erabakitzaile baten bidez, lehentasuneko ekintzetarako aurrekontu partizipatiboei milioi bat euro zuzendu.

8.- La Milagrosa HAS birgaitzea eta Alde Zaharrean euskarazko HAS baten ezarpen-prozesuari ekitea. Kostua: 400.000 euro.

9.- Ermitagañako kiroldegiaren erreforma gauzatzea. Kostua: 155.000 euro.
Kultura
10.- Liburutegi publikoetako funts-bibliografikoei 80.000 euro zuzendu, eta 20.000 euro gehiago euskarazko funtsei.
Gizarte-zerbitzuak
11.- Haurren eta familiaren arretarako taldeak eta biderapen soziolaboraleko taldeak berrindartu, egungo beharrei egokitzeko.

12.- Errotxapeako lokalean Gizarte Zerbitzu Espezializatuetarako Zentroa martxan jarri, horretarako planeatuta dagoelako eta proiektua aspaldian prestatu zelako.

13.- Gizarte larrialdietarako partida 200.000 euroan handitu. Ez da inbertsioa. Gauzatze txikiko cap-2 partiden kargura.




arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no