buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Aurrekontu alternatiboak: merezi izan du
Miércoles, 30 de Enero de 2013
<< Volver
Aurrekontu alternatiboak: merezi izan du
Oposizioko gainerako udal taldeekin batean, UPNren aurrekontuen aurrean alternatiba aurkeztu dugu. Ziur aski NaBaik bakarrik ezin izango zuen alternatiba hau aurkeztu, edota PSNk bakarrik. Ezta Bilduk, Aralarrek edo Izquierda-Ezkerrak ere. Denak batean landutako alternatiba izan da, herritarrei aurrez-aurre begiratuta egindakoa, eta ikuspegi eta behar guztiak kontuan hartuta. Jakina, eskura dugun aurrekontu eskasa kontuan izan dugu, baita ezinbestekoak diren zenbait behar ere. Jada burututakoetatik edota zalantzan jarri ez ditugun kontratuetatik datozkigun beharrak, hain zuzen.
Datorren otsailaren 22ko udalbatzan, ildo honetatik segitzeko asmoa dugu eta aurrekontu aldaketarako proposamen komuna aurkeztu nahi dugu. Aldaketa hauek, langileak, gastu arruntak eta subentzioak sailetan izango dute eragin zuzena. Dauden funts eskasak aurten beharrezkoak diren gizarte eta herritarren arretarako erabili nahi ditugu. Egiteko gai izango ahal gara! 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no