buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Goi-karguak soberan eta enplegu soziala faltan
Jueves, 31 de Enero de 2013
<< Volver
Goi-karguak soberan eta enplegu soziala faltan
Zerbait badu sobera Udalak, Barcina iritsi zenetik, goi-karguak ditu sobera, izugarrizko soldatak dituzten goi-karguak. Gainera, ez dute ezertxo ere erakutsi behar izan, UPNrekiko mendetasun maila nahikoa, besterik ez. Bikoiztuta dauden erakundeak ere soberan dira, Hirigintza Saila esaterako,  bikoiztuta baitago. Berdin-berdinak baitira Hirigintza Saila, eta “udal enpresa” eta Iruñea Erdigune Historikoa eta Proiektu Estrategikoen Saila. Izen eta kargu gehiegi, agortzen ari den udal barrutia kudeatzeko.
Gure proposamena, urtero plantilla organikoa eztabaidatzen denean errepikatzen dugun proposamena da eta hori guztia murriztean datza. Honen helburua da diru hori erabiltzea enplegu sozialerako, etengabe hazten ari den langabeziari aurre egiteko, eta gazteen artean banatzeko. Eta lana eskaintzea udaleko lanetan, batez ere herritarrei lehen mailako zerbitzua ematen dutenetan: berdeguneak mantentze lanetan, udal eraikinen garbiketan, edota aisialdian, besteak beste.   

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no