buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Berri ona, azkenik
Martes, 29 de Enero de 2013
<< Volver
Berri ona, azkenik
Ia urtebete  da jada, udalbatzak, geuk hala eskatuta, onartu zuela emakumeen izenak jartzea zenbait kale, toki eta egoitza publikori. Emakumeen Udal Kontseiluak zuzendutako prozesu parte hartzailea proposatu genuen eta bertatik proposamen zehatza sortuta, toki hauei hiri honen garapen soziala ematen bereziki lagundu duten emakumeen zein emakumezko elkarteen izenak ematea.
Eta prozesuaren azkenaldian gara, jada! Bertan parte hartu dute auzo elkarteek, eskoletako entitate eta kontseiluek; eta datorren martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, emango diogu amaiera, poz-pozik eta emakumeen izenak eta egungo gure Iruñea, neurri handi batean, eraldatu duten izenak ezagutu eta haiekin ohitu nahi duten guztiekin batean. Hau guztia egin ahal izango dugu, baldin eta Alkateak, behar lukeen moduan, Emakumearen Udal Kontseiluak egindako azkeneko proposamena aurrera eramateko hitza bete egiten badu.   

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no