buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Ética política
Politikan etika ezarri. Barcina eta Maya dimisioa berehala eman dezatela
Viernes, 1 de Marzo de 2013
<< Volver
Politikan etika ezarri. Barcina eta Maya dimisioa berehala eman dezatela
Edozein gizaki multzok, sentikortasun moralik ez duenak ere, epe laburreko nahiak ukatzea arrazionala dela daki, horren truke guztion onurarako izango diren eraikuntza sendoak lortzen badira. Guk bat egiten dugu ideia horrekin, baina ez da gurea. Kant delako batek halako zerbait esan zuen mila zazpiehun inguruan.
Eta gaur, lau mende beranduago, etengabeko erronkan jarraitzen dugu: etika eta politikaren bateraketa. Edozein boterek, bere itxura edozein bada ere, inguruan tentagarriak ditu eta ondorioz, ustelkerian nahastuta egoteko arriskua du. Erne ibili beharra dugu, berekoikeri partikularrei mugak jarri eta gutxi batzuen pribilegioekin bukatu.
Ez gaitu batere harritzen herritarren haserreak gora egitea. Egunero ekintza susmagarrien kasu berriak ageri dira politikaren inguruan; agerpenak, datuak eta egozpenak. Horien guztien ondorioz, ezinezkoa da boterean daudenek beren karguetan jarraitzea. Eta urte asko beranduago, estatu mailan gai honengatik gure lurraldea berria da berriz ere.
Ustelduei esker gaur egun jende guztiak ezagutzen ditu CAN siglak, baita Barcina eta Maya izenak ere; dimisioa eman behar dute.
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no