buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: República
Bigarren Errepublikaren oroimenak Hirugarrenerantz bultzatzen gaitu
Viernes, 22 de Febrero de 2013
<< Volver
Bigarren Errepublikaren oroimenak Hirugarrenerantz bultzatzen gaitu
1931ko apirilaren 14aren aldeko omenaldiz beteriko astean, memoriaren alde, justiziaren alde eta biktima eta senide guztien berragerpenaren alde lanean jarraitzen dugu. Beren tinkotasunak eta beren borrokaren duintasunak III Errepublika aldarrikatzeko indarra ematen digute; egungo monarkiaren desagerpena ekarriko luke horrek.
Antzinako erakunde honen desagerpenerako arrazoiak ugariak dira. Batetik, eta garrantzitsuena, estatuko ordezkari gorena hautatzea eragozten digu. Baino arrazoi gehiago bada. Frankismoaren oinordetza da eta ondorioz, benetako trantsizioa galarazten du, adibidez. Edo bere ageriko katolizismoa, estatu laikoaren garapenerako oztopoa; edo elite-zuzendarien boterea iraunarazteko betetzen duen paper instrumentala; edo ezagutzera eman den irabazi-asmoa; edo gehiegikeri ugariak, edo gizarte zibilaren abusuak, hots, ezinezkoak direnak gardentasuna duen erregimen demokratiko batean.
Azken garaian errealitatea ezarri da, eta horrek gure lehentasunak berresten ditu: egungo monarkiarekin bukatu eta III Errepublika ezarri beharra dago; horri esker, solidaritatea, tolerantzia, justizia, askatasuna eta berdintasuna baloreetan oinarritutako gizartea bermatuko litzateke. Honela, herritarren benetako parte-hartze sakona sustatzea, erakundeen kontrol zuzena eta gardena eskuratzea, ustelkeria ekiditea eta botere-abusua eta legearen aurrean berdintasuna lortuko ditugu.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no