buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Diru-laguntza nominatiboak: edo arau bihurturiko salbuespena
Jueves, 28 de Febrero de 2013
<< Volver
Diru-laguntza nominatiboak: edo arau bihurturiko salbuespena
Legearen arabera, diru-laguntza nominatiboek “salbuespen” izan behar dute. Arrazoia sinplea da: deialdi orokorra gertatzen denean, diru-laguntza lortu nahi duten erakundeek beren proiektuak aurkezten dituzte eta epaimahaiak, irizpide objektibo jakin batzuetan oinarrituta, diru publikoa nork merezi duen erabakitzen du. Aldiz, nominatiboak direnean, diru horren banaketa nahierara egiten da, berdintasunean oinarritutako ebaluaziorik edo konparaketarik gabe.
Dirudienez UPNen ez zuten “salbuespenezko” hitza irakurri, eta “ohiko” bihurtu dute. Ikus dezagun kulturarako banaketa, adibidez. Nominatiboak (hau da, nahierara): 601.000 euro hamaika erakundeen artean. Deialdi orokorra (hau da, edonori zuzenduta, publikoa): 173.000 euro. Eta noski, planto egin dugu. 2012an egin genuen eta 2013an egingo dugu ere. Baina, berriz, PSN agertu da, UPNrekin ituna egin du eta injustizia luzatu du. Eta, beste urte batez, 2014ean guztiak deialdi orokorrera joango direla zin egin digu PSNek. Ikusiko dugu…
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no