buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Elkartzen segituko dugu. Eta lanean.
Lunes, 1 de Abril de 2013
<< Volver
Elkartzen segituko dugu. Eta lanean.
Gogorra da, zalantzarik gabe, egun batean esnatu eta lurraldeko tirada handieneko egunkariak kakazteko duen ahalmen guztia gure taldearen aurka erabili duela ikustea. Eta hala izan da. Eta gezurretan. Lehenik, Edurne  Egino bere buruarekin elkartzen ez delako, denbora librean ez bada, baldin badu, behintzat. Edurne, gurekin elkartzen da, udalean egin beharrekoetan laguntzen diogunokin: 15 edo 20 lagun, boluntarioak guztiak, geure denbora eta geure indarra hiri hobe baten alde egiteko erabiltzen ditugunokin.
Baina badira suminerako arrazoi gehiago ere. Esate baterako, egunkari garrantzitsu honek asmo politiko jakin bati erantzunez utzi dituela bazterrean historiaren zenbait zati. “Ahaztu” egin zaizkion gauzak
1.        Gure zinegotziak ez zuela inolako fakturarik igorri eta ez zuela inolako kobrantzarik eskatu, udalari bere udal jardunaren berri eman ziola eta hark erabaki zuela zenbat ordaindu trukean.
2.         Gure zinegotziak, hasieran, dieta sistema  erabili zuela, lau hilabetez edo; zinegotziek egiten duten benetako lana dieten bidez ez daitekeela zuritu konturatzeko behar izan zuen denbora baino ez.
3.        Une hartatik aurrera, 2011ko azaroaren 1etik aurrera, liberazio partziala eskatu zuela, eta geroztik, zinegotzi soldataren heren bat eta Nafarroako Gobernuko funtzionario soldataren  bi heren jasotzen dituela; gure taldearen arauari men eginez, politikari batek, langile orok bezala, soldata bakarra jaso behar baitu gure ustez.
4.         Berak duen etikak zinegotzi izateak eskaintzen dituen hainbat pribilegiori uko egitera eraman duela: urrezko domina, festa–jantzia edo inoiz erabili ez dituen antzerkirako sarrerak berak.
Arrazoi hauek direla eta, haserretzen eta mintzen gaitu guri kalte egin nahian hedatutako informazioak. Horregatik, eta egiten ari garen oposizioko lan eskergarengatik, hedabideek hain gutxitan islatzen dutena, gainera. Baina ez gaitu harritzen. Gero eta jende gehiagok ikusten gaitu alternatiba gisa; hala ere,  eskuinak ez du etsiko guri erasorik egin gabe, ea desaktibatzen gaituen. Gainera, badakite herritarrak amorratuta daudela, Maya eta Barcina bezain jende entzutetsua jo duten CANeko dieten kontura. Eta amorrua logikoa da eta defenda ezina haien aldetik. Horregatik erasora jo dute. Eta horretarako arma onartezinak erabiltzen ari dira, haiek lelotzat duten “xedeak baliabideak zuritzen” arauari men eginez. Baina gauzak ez dira horrela, politikan ez du edozerk balio arerioari irabazteko eta kazetaritzan ere ez du guztiak balio, eta egiari loturik  inpartzialtasunez informatzea galarazten duen profesionaltasun ezak askoz gutxiago.
Baina jakin bezate  ez garela isilduko. Egiaz eta zintzotasunez erantzunen diegu  haien erasoei, eta lanean jarraituko dugu zuzeneko demokrazian eta herritarren parte hartzean sakontzen, eta hauei udal zerbitzurik onenak eskaintzen. Laburbilduz, ez digutela utzaraziko hiri gizatiarrago eta bizigarriago baten aldeko  borroka.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no