buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Berma dezagun etxebizitza duina izateko eskubidea
Lunes, 1 de Abril de 2013
<< Volver
Berma dezagun etxebizitza duina izateko eskubidea
Gure zinegotzia bazter guztiak aspertzen ari da, joan den urtebete baino gehiagoan udalari udal etxebizitzak konpontzeko eta hutsik ez edukitzeko eskatu eta eskatu. UPNk, beti bezala, eta joan den azaroan etxebizitza hauetako batzuk bankuek kaleratutakoei lagatzeko mozioaren alde agertu bazen ere, eraginkortasun ezik gorena agertzen du eta luzamendutan segitzen du.
Orain I-Ekook proposatu dugu beren etxeetatik kaleratu dituztenak libre eta prest dauden 41 etxebizitza horietako batzuetan kokatzea.  Birkokatze Ordenantza aldatu besterik ez da egin behar horretarako. Baina badirudi, berriz ere, PSNk nahiago izanen duela UPNrekin bat egin iragarri berri duten Udal Etxebizitzen Ordenantza horretan eta, horrela, luzamendutan segitu eta familia horiei konponbiderik ez eman. Gu saiatuko gara azeleratzen eta horretarako eskura ditugun presio baliabide guztiak erabiliko ditugu, kaleko mobilizazioak barne.   
Beste Lege bat ere aurkeztu diegu parlamentuan oposizioko alderdiei, Andaluzian lortutakoaren bidetik jo nahi duen legea: alde batetik, etxebizitza hutsen alokairuak sustatu, hala egiten ez dutenei isun ekonomikoak jarriz; eta, bestetik,  bankuei, pilatzen dituzten etxebizitzen jabetza, aldi baterako kentzea, beraiek baitira benetako jabeek kale gorriraino eraman dituen krisiaren eta bat-bateko pobretzearen erantzuleak.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no