buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Zertan ari da UPN, haiek beraiek onartutakoa ere betetzen ez badu?
Martes, 2 de Abril de 2013
<< Volver
Zertan ari da UPN, haiek beraiek onartutakoa ere betetzen ez badu?
Orain dela urte eta erdi, UPNk onartu zuen 36an erail eta identifikatu gabekoen  gorpuzkinak gordetzeko hilerrian toki bat jartzea. 2012ko aurrekontuetan bazen horretarako diru saila ere. Eta ez dute ezer egin. Honako hau ere esan zuten: ”berehala” jarriko zutela abian Umeen Gizarte Kontseilua, edo Hiriko Gizarte Kontseilua.. Eta haien arrastorik ere ez da. Era berean, konpromisoa hartu zuten, administrazioko kontratuen %6, enplegu zentro bereziek, laneratze soziolaboralekoek edo enplegu babestukoek bete zezaten. Konpromiso honen oihartzunak ere urrunean galdu dira.
Baina okerrena da, egiten duten apur hori ere berandu egiten dutela. Hamalau urte behar izan dituzte ama baztertuentzako San Pedron bi etxe berriztatzeko; eta oraindik hutsik daude! Ibilbide hau ikusita, ez gara gai aurreratzeko noizko beteko duten berriki hitz eman dutena, 50 etxebizitza ere jarriko dituztela bankuek kaleratutakoen esku, alegia.
Eta hori gutxi balitz bezala, orain UPNk oposizioari leporatu dio paralisia. Legealdi guztian gerotik gerora dabiltzan horiek orain hatzaz destatzen gaituzte, orain gutxi, osoko bilkura batean egindako plantoarekin bat egin genuelako, CANeko organo opakuetatik dieta bikoitzak eta hirukoitzak jaso zituen alkate baten dimisio ezaren aurka protesta egiteko. Norbaitek aipatu zuen noizbait besteren buruko bartza…


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no