buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Parlamento
Eta zentsura mozioaren ondotik, zer?
Martes, 30 de Abril de 2013
<< Volver
Eta zentsura mozioaren ondotik, zer?
Egun, Nafarroan, jendarteko gehiengo langilea zigortzen jarraitzen dute langabeziak, pobreziak, etxe kaleratzeek eta ezberdintasunek.
UPNko gobernuak troikak eta PPko gobernu zentralak inposaturiko austerizidioa gauzatu besterik ez du egiten.
Yolanda Barcinak gobernuari itsatsita jarraitzen du, hamar hilabete dirauen gutxiengo parlamentarioan egon arren eta Nafarroako Kutxako Iraunkorreko dieten eskandalua gorabehera; eta horiek direla eta, erantzukizun penalak argitu beharreko egoeran egonda ere.
Hauteskundeak eskatzen ditugu, eta honetarako eskatzen ditugu, austerizidioa geldiarazteko eta herritarrek erabaki dezaten jada zein politikorekin eta zer alternatibarekin gainditu nahi duten Nafarroa jasaten ari den krisi sozial sakon hau.
Guk jendarteko gehiengo langilearekin dugu konpromisoa eta jende horrek guztiak behar duen aldaketarekin.
Nafarroako ezkerren multzo guztiari galdegiten dioten konpromisoa eta beharra ditugu horiek. Gu prest gaude jadanik aldaketaren programa, edukiak, eztabaidatu eta adosteko.
Ezkerreko gainerako alderdi eta eragileei konpromiso eta behar  horiekiko seriotasuna eta leialtasuna eskatzen diegu. Halaxe eskatzen digu Nafarroako jendarteko gehiengo langileak.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no