buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Memoria berreskuratzen
Martes, 30 de Abril de 2013
<< Volver
Memoria berreskuratzen
Lege proposamen  bat aurkeztu dugu eta Memoria Historikoaren Nafarroako Foru Legea izatea espero dugu. Badakigu berandu dela, baina horren bitartez, Nafarroan 36ko Kolpe militarrak eta frankismoak 3.400dik gora eraildako haien senitarteko eta lagunen eskaera historikoari erantzun nahi diogu; ordaina, egia, justizia eta memoria.

Lege honetan ezartzen da 36an fusilatutakoen senitartekoei ikerketa eta gorpuak hobietatik ateratzeko prozesu guztia administrazioak ordaindu beharko diela eta Nafarroako Gobernuaren zeregina izanen dela Memoriaren Parkearen mantenua, baita biktimen memoria ofizialki gogoratzeko bestelako toki guztiena ere.

Baikorrak gara haren aprobazioaren inguruan. 2003ko Parlamentuaren adierazpenarekin eta Memoriaren Parkearekin berarekin batera, hauxe izanen da, errepublikaren eta hark  defenditzen zituen baloreen alde, askatasuna, berdintasuna eta elkartasunaren alde, alegia, beren bizia eman zuten haientzat omenaldi eta ordaintza ekitaldirik hoberena.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no