buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Atsedenik gabe, Nafarroan kalitatezko osasungintza publikoaren alde
Martes, 30 de Abril de 2013
<< Volver
Atsedenik gabe, Nafarroan kalitatezko osasungintza publikoaren alde
Lantzen aritu garen ekimenak indartsuak eta zorrotzak dira, jendearenak eta jendearentzat baitira.
Lege ebazpen baten bitartez geldiarazi dugu, VERAren urgentziazko osasun arreta etengabearen erreforma, arretaren kalitatea kaltetzen baitzuen eta landa eremuetako biztanleak hankapetzen baitzituen.
Profesional, udal ordezkari eta taldeekin lanean dihardugu, arretaren kalitatea eta osasungintzaren baliabide publikoen eraginkortasuna ekarriko dituen erreforman eragiteko.
Behin eta berriz esaten dugu, jarraitzen dugu eta ahalegintzen ari gara Nafarroako ospitaletako sukaldeen kudeaketa publikoa izan dadin berriz ere, zerbitzurik hoberena bermatu ahal izateko.
Osasun garraioaren hobekuntza, anbulantzia gidarien eta laguntzaileen gaitasuna araututa, hurbilago dugu, Parlamentuko osoko bilkurak I-Eren mozioa aho batez onartu baitzuen.
Etorkinei ematen zaien osasun arreta, koordainketa sanitarioei uko egitea, laborategien pribatizazioari aurre egitea, SNS-O indartzea, itxaron zerrendak murriztea, osasun langileen lan kondizioez aritzea, osasungintza pribatura egiten diren deribazio sistematikoei aurre egitea, eguneroko agenda parlamentarioko helburu ditugu.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no