buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Ez dugu aski zuek gure berriak irakurtzea
Miércoles, 31 de Julio de 2013
<< Volver
Ez dugu aski zuek gure berriak irakurtzea
Aldizkari hau joan den urteko bilera-aldian sortu zen, udaleko gure egunerokoa zuei jakinarazteko. Urte gogorra izan zen, lan handikoa; eta gizarte arlo ahulenei erasotzen dien krisi honi aurre egiteko gai izan ez diren politikariak izan ditugu. Gu saiatu ginen gure agintariak beren erantzukizun etiko eta politikoen jabe egin zitezen, eta udaletik gero eta urrunago eta harekin gero eta mesfidatiago dagoen jendartearen aurrean jar zitezen. Eta aurtengo irailean borrokarako gogo berberak dakartzagu. 

Ohiko egin dugu moduan, udal organoetan aurkezten ditugun proposamenen berri zuei ematen jarraituko dugu eta gure ustez egoki egiten ez den guztiaren inguruko salaketen berri ematen ere bai. Aldizkaritxo hau jasotzen duzuen milatik gora lagunei (bai, bai, milatik gora baitzarete) bidaltzen segituko dugu.
Izugarri pozik gaude, nola ez bada, daukagun irakurle kopurua dela eta, eta gure udal-jardunari eskaintzen dizkiozuen arreta eta estima direla eta. Baina gehiago nahi dugu. Eta gehiago esatean ez gara ari irakurle kopuruaz, hori ere bai, noski, baina parte hartze handiagoa nahi dugu zuen aldetik, zuen ideia, iruzkin eta proposamenak behar ditugu. Horretarako, zuen eskura jarri ditugu zuek gurekin harremanetan jartzeko  bururatu zaizkigun bide guztiak: gure web-gunea –ren bidez, e-postaz edota sare sozialen bidez (Facebook edo Twitter).

Auzoetan bizimoduak hobera egin dezala, udalak gero eta zerbitzu gehiago eta kalitate hobekoak eskain ditzala, udalaren kudeatzeak gehiago har dezala kontuan herritarren iritzia, gure esku dago. Egin dezagun denon artean!Horrela bakarrik aldarrikatu ahal izanen dugu gero eta gehiago elkartzen gaituen oihu hori, honela dioen hori: Bai, lor dezakegu.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no