buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Etxeko arretak ez du preziorik
Miércoles, 31 de Julio de 2013
<< Volver
 Etxeko arretak ez du preziorik
Ohi denez, UPN-ek austeritate politikak baliabideak inbertitu beharra  handiena den eremuetan erabiltzen ditu. Etxeko Arreta Zerbitzua (SAD), gure adinekoen beharrak  asetzea helburu duena, izan da jokabide horren azken biktima. Azken lehiaketan aurreikusten den prezioen beherakadak, %20a arteko beherakada ausartegiak lehenetsiko baitira gainera, eragina izanen du langileen lan kondizioetan eta zerbitzuaren kalitatean. Eta dena, nola ez, bada, uda betean eta gure informazio eskaerari kasurik egin gabe egin dute.
UPNren lehentasuna murrizketak egitea da, arreta zerbitzu honen hartzaile diren adinekoen eta urritasunak dituztenen beharretan pentsatu ere egin gabe. Gurea zaharkitzen ari den populazioa izanik, nork zainduko ditu zaharrak haien kopurua eta beharrak areagotzen direnean? Edo arreta ordaindu dezakeenak bakarrik jasotzen duen jendarte mota sortu nahi ote dute?

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no