buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Haien “kudeaketa bikainaren” beste ondorio batzuk
Martes, 30 de Julio de 2013
<< Volver
Haien “kudeaketa bikainaren” beste ondorio batzuk

Alderdi teknikoari heltzea dagokigu orain, baina ez dago beste modurik joan den ekaineko uholdeek hiria hondatzeko izan zituzten arrazoiak azaltzeko. Baina ez dugu inor aspertu nahi datu gehiegi emanez, eta hiru eremu adierazgarri aski aipatuko ditugu.
1. Arantzadi. Errota ondoan lubeta txikiagotu egin zuten eta ura azkarregi sartu zen meandroan. Horren eraginez urak aurrean aurkitu zuen guztia suntsitu zuen: zuhaitzak, baratzak…
2. Runa Parkea. Han kontrakoa egin zuten, lubeta altxatu.  Horrela, ura parkeko belardian zabaldu ordez, Errotazar karrikan barna joan zen eta soto guztiak hartu zituen.
3. Eta, azkenik, Trinitarioetako eremua. Han, parke berriaren lubeta trinkotu egin zuten. Burutazio honen ondorioz, urak Arga karrikako etxebizitzetarantz  jo zuen, etxe gabeko tartetik igaro ordez. Hiru adibide hauek nahikoa dira argi baino argiago azaltzeko UPNren politika, gure dirua xahutzen baitute “mesede baino kalte gehiago” ekartzen duten obretan. Erabakiak hartzen dituzte inori galdetu gabe, baina gero ez dute beren gain hartzen egindako hutsen ardura. Honela ulertzen du UPNk udal demokrazia. Oraindik ere norbaitek beren “kudeaketa bikainaren” onbideetan sinesten jarraitzea espero ote dute?


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no