buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Sanferminetako mahaia edo basakeria
Martes, 30 de Julio de 2013
<< Volver
Sanferminetako mahaia edo basakeria

Tira, onartuko dugu goiburua gehiegizkoa dela. Iruñea festetan bezain hiri gainpopulatu batean askoz gauza gehiago ez gertatzea harritzekoa dela ere bai. Baina nork du merezimendua? Izan ere. gure udala berehala egiten da lorpen guztien jabe eta berehala aurkitzen ditu amorrarazten diotenak errudun bihurtzeko. Benetan, ez ote dute ikusten sanferminak igarotzen diren bezala pasatzen badira, festak bakean gozatu nahi ditugun jendearen herri kontzientziari esker izaten dela, eta nahiz eta udalak behin eta berriz nazkarazi, hala egiten saiatzen garela?
Haien ezagutza ezaren frogagarri bilabesaren entzierroa. Aurten, udalaren parte hartzerik gabe normaltasun osoz eta eragozpen aipagarririk gabe egin zen. Eta hori ikusarazi nahi diegu gobernuan agintzen dutenei: behar beharrezkoa da jada sanferminetako mahaia, bertan parte hartu nahi duten guztiei irekia eta erabakiak hartzeko gai dena. Denek izan dezatela egitaraua egiten eta arazoen konponketan parte hartzeko aukera.
Herritarren parte hartzearen bitartez, eta ez bestela, konpondu ahal izanen ditugu hilaren 6ko ikurrinaren makurkeria, eraso sexistak, eremu urdinaren aurreikuspen falta, egitasmo herrikoientzako eremua eta baita entzierroko tapoia bera ere. Espero dezagun, oraingoan, alkateak eta gobernu talde guztiak, jendearengandik ihesi ibili ordez, iritzi guztiak jaso eta kontuan hartzea. 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no