Ikusi al duzu, erakunde demokratikoek edozein gauza erabakitzen badute ere, UPNek nafarren borondateari jaramonik ez egiteko bazterren bat bilatzen duela, Donapea Opusi opari egiteko? Eta, ikusi al duzu UPNek edozein bazter aurkitzen
badu ere, herriarena dena indarrez ez ebasteko borrokatzen dugunok demokraziari tinko eusten diogula beren interesak gauzatu ez ditzaten? Azken aukera bat dugu: erokeri hau behin-betiko gelditzeko oposaketa guztiak, elkarrekin, legea parlamentuan onartzea. Erokeria, bai, egin nahi dutena deskribatzeko era hoberik aurkitzen ez dugulako. Funtzionamenduan dagoen ikastetxe publiko bat prezio barregarrian saltzea, lursail askoz ere txikiagoan berriz eraikitzeko gutxienez 23 milioi euroko kostuan: hori erokeri bat da.