buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Presupuestos
Hiria mantentzea herritarrak mantentzearen aurretik
Miércoles, 25 de Septiembre de 2013
<< Volver
Hiria mantentzea herritarrak mantentzearen aurretik

UPNek aurkeztu duen aurrekontuen zirriborroak ez die herritarren eskariei eta bertan bizi garenon errealitateari erantzunik ematen.

Pozik geunden izendapen askeko (nahierarako) langileen gastuetan partida murriztu zela ikusterakoan, aurrezpena beste esparruetara bideratzeko, adibidez, Gizarte Zerbitzuetara. Baina azken esparru hau ez da agertu ere egiten. Hori da axola zaiena. Gainera ez dira beste asko agertzen, adibidez, txirotasunaren aurkako borroka, haurtzaroan eta nerabezaroan aurreikuspena eta gazteen artean enpleguaren sustapena.

Ez dago gastu korrontearen birbideratzeari buruzko zifrarik. Eta hau oinarrizkoa da. Krisialdi garaian gastu batzuei lehentasuna eman behar zaie, baina alkatetza talde honek bere bidean jarraitzen du. Oraingoan aurreikusitako murrizketa 4 milioi eurokoa da, eta inork eragozten ez badu, murrizketa honek eragin berbera izanen du oinarrizkoak diren eta garrantzitsuak ez diren partiden artean. Martxan dauden bost parkeekin aurrera jarraituko dute baina hiriko txirotasunaren hazkuntzari ez diote aurre egingo.

Eta horrela espero dute guk beren aurrekontuak onartzea. Baina helburu hori aho txikiarekin esaten dutela susmatzen dugu, hau da, badirudi alkatea oso eroso dagoela hiru urtez luzatu diren aurrekontuekin, ondoren bere aholkulariek murrizketak komeni zaien moduan ezartzen baitituzte.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no