buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Maya: hiru urte jendeari bizkarra ematen
Viernes, 1 de Noviembre de 2013
<< Volver
Maya: hiru urte jendeari bizkarra ematen


2014an ere ez dugu aurrekonturik izanen Iruñeko udalean eta, ondorioz, Enrique Maya kudeaketa porrot gehien dituzten alkateen taulan egonen da. Aurten ere nahigabeturik agertu da hedabideen aurrean, berriz ere, oposizioari leporatzeko erru guztiak. Egia esan, bere taldekoak izan dira, berriz ere, herritarren beharrei lehentasuna emateko inolako ahaleginik egin ez dutenak; eta bizilagunen errealitate gordinak konpromiso handiagoa eskatzen die kontu publikoak kudeatzen dituztenei.

Enplegua galdu dutenekin konpromisoa hartzeko eskatzen dizugu, Maya jauna, zu heldu zinenean zirenen bikoitza izanik gainera, orain; etxebizitzarik gabe geratu direnekin edo ordaindu ezinean daudenekin, aitona-amonen etxera itzuli eta denentzako aski ez den erretiro kaskarra besterik ez dutenekin, etxe penagarrietan eta alde batera utzitako auzoetan bizi direnekin,  prebentzio arretarik gabe edo elkartzeko tokirik gabe bizi diren adingabeekin edo estalpe bat ere ez duten eskola publikoetara joaten direnekin, karrikak eta aparkalekuak urak hartu zizkienekin, zailtasun guztien gainetik, hala behar zutelako beren etxebizitzak berriztatzeko ahalegina egin ondoren diru laguntza jasotzen ez dutenekin, auzoetan egin eta orain urtebete amaitu ziren solasaldietan izan eta beren beharrik larrienak  azaldu eta zuk ezentzunarena egin zenienekin… Baita, hemendik urrun biziagatik, orain arte, aurrekontuaren %0,7 lankidetzarako laguntza gisa jasotzen zutenekin ere, aurten ez baitzaie iritsiko laguntza hori.


Konpromiso hauek izan behar lukete benetako isla aurrekontuetan, baina, zoritxarrez, errealitatea bestelakoa da.
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no