buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Inbertsioak berbideratzeko deia
Viernes, 1 de Noviembre de 2013
<< Volver
Inbertsioak berbideratzeko deia
Aurrekontuen luzapenak Udalbatza behartzen du inbertsioen inguruko erabakiak hartzera eta, era berean, oposizioa zenbait milioi euroren xedea negoziatzera. Jakin badakigu, Mayak eta UPNk  diru hori beti bezala erabiltzearen alde eginen dutela, ordenagailu berriak erosteko edo semaforo berriak, edo luxuzko pasabidea jartzeko Arantzadi berrian, edo harresi berriztatu berrien “kontserbaziorako”. Egindako berriztapenei ordaindu beharreko ordainketak atzeratzen segituko dute, lotsa izpirik gabe esanen dute ez dagoela diru aski eskolek behar dituzten berrikuntzetarako, alde batera utzitako auzoetan eragiteko diru sailik jarri gabe segituko dute, aurreikusiak egon arren, eta liburutegi publikoetarako liburu erosketak murriztuko dituzte, zer esanik ez, liburuak euskaraz izanez gero.

Oposizioko alderdiek ez dezakegu onartu murrizketarik handienak hezkuntzan eta kulturan gertatzea,  iaz baino 2 milioi gutxiago; eta, aldiz, igoerarik handienak Hirigintzan ematea. Maya jaunak harriei dien maitasuna orekatu behar genuke herritarrekiko konpromiso tinkoa hartuz. Hori izan behar dugu orain lehentasun!
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no