buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Diru sail guztiak lupaz begiratu modu batean gastatu
Viernes, 1 de Noviembre de 2013
<< Volver
Diru sail guztiak lupaz begiratu modu batean gastatu

Bizi dugun egoerak erakutsi behar liguke, udalak egiten dituen gastu guztiak modu kritikoan aztertzen; alferrikakoa, beharrezkoa ez dena, oker gastatutakoa ezabatu eta jendearen ongizatera, eta arreta onera bideratutakoa handitzera jo beharko genuke. Horregatik proposatu dugu gastu korronteen kapitulua goitik behera aldatzea, UPNk, ordea, betiko lepotik burua segitzen du aurrekontuak egitean, diru sail bakar baten norabidea aldatu gabe.

Sail ezberdinen aurrekontua “bada ez badaz” josita dago, eta elkarri batuta oso diru kopuru handia ematen dute. Diru horrekin behin eta berriz egindako eskariei erantzun geniezaieke, gazteenengandik hasita, gazte elkarteak gauzatzen ari diren lan altruistak bermatzen ez diren auzoetan, behar dituzten prebentzio taldeak eratuz, aisialdi osasuntsu eta alternatiborako lokalak eskura jarriz, hiriko erakunde eta taldeekin jarraitzeko, aurten ere diru laguntzetan murrizketak salatu baitituzte; talde gutxi batzuei , ordea, bermatzen zaie oso kopuru handiak “nahierara” jasotzea.
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no