buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Onartua Nafarroako Memoria Historikoaren Legea
Domingo, 1 de Diciembre de 2013
<< Volver
Onartua Nafarroako Memoria Historikoaren Legea


35 urte berandu bada ere, demokraziak dituen adina urte, alegia, noizbait ere onartu da Nafarroako Memoria Historikoaren Legea. Aurkezpena Izquierda-Ezkerrako taldekook egin bagenuen ere, Fusilatuen Senitartekoen Elkarteena da meritua.

Lege hau bezala, garaipen bakoitza, urrats txiki bakoitza, errekonozimendu bakoitza, omenaldi bakoitza, bultzada instituzional bakoitza, senitartekoek eta haien elkarteek lortu dute, mobilizazioak eginez, babes politiko eta sozialak eratuz, dirua beren patriketatik jarriz, irainei eta atsekabeei aurre eginez, alderdi politikoen nagikeria eta beldur historikoak mugiaraziz, jendartearen gehiengo nagusiaren bultzada lortuz… alderdiek fitxa mugitzea beste aukerarik izan ez zezaten, pazientzia “santu” mugagabea izanez, 35 urteko demokraziaren ondoren.

Izquierda-Ezkerrarentzat, izaera errepublikanoko Ezker Batua eta Batzarre alderdien koalizioarentzat, alegia, legealdi guztian eskuratutako lorpenik handiena da, zalantzarik gabe. Onarpen eguna bera izan zen, frankismoak eraildako 3.400 lagunetik gorako senitartekoentzat, ordaintza, justizia eta oroimen ekitaldirik hoberenetakoa, ehunka senitartekoren berotasunean. Haiek esaten duten bezala, inoiz ez eta inorentzat ez halako izugarrikeriarik.     
                                                                                                                                                          
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no