buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Jendartearen eta jendarte-justiziaren aurkako aurrekontuak
Domingo, 1 de Diciembre de 2013
<< Volver
Jendartearen eta jendarte-justiziaren aurkako aurrekontuak

UPNren gobernuak 2014rako aurkeztu dituen aurrekontuek, krisiaren eta langabeziaren aurrean, ez dute austeritate eta murrizketa gehiago besterik proposatzen, eta, beraz, pobrezia latzagoa eta sufrimendu handiagoa jendartean.
Krisi ekonomikoak benetako drama soziala eragin du Nafarroan. Langabezian dauden langileek, autonomoek eta hondoa jotako enpresari txikiek, beren etxeetatik kanporatutako milaka familiak, edo ordaindu ezin dutenez, aurtengo neguan etxeetan berokuntzarik izanen ez duten milaka familiak bizi duten drama soziala.
Ez dago politika koherente eta tinkorik ez langabeziaren ez pobreziaren aurka, ekonomia berrindartzeko politikak murrizten ari dira, funtsezko zerbitzu publikoak (osasuna, hezkuntza, menpekotasuna) eta babes sozialerako politikak ere murrizten ari dira.
Inbertsio publikoa (AHTren diru-xahuketa salbu) hutsaren hurrengoa da eta zergen arloan ez dago proposamenik.
Zerbitzu publikoetan eta jendarte politiketan murrizketa handiak ari dira egiten eta horiek funtsezko jendarte zerbitzuen kalitatean galerak eraginen dituzte, nahitaez.
Hezkuntza publikoko murrizketek bere horretan darraite, aurreko urteetako murrizketarik ez da eten,. Eskola publikoaren egoera gero eta larriagoa da, irakasle gutxiago, ikasle gehiago, ikastetxeak leporaino eta azpiegitura eskas eta hondatuak.
Laburbilduz, UPNk politika neoliberal gehiago planteatzen du, berriz ere aurrekontu neoliberalak. Krisiaren hamar milaka biktimak, etsipen sakonagora daramatzaten aurrekontu eta politikak.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no