buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Bankari zerga, pobreziari aurre egiteko zerga
Domingo, 1 de Diciembre de 2013
<< Volver
Bankari zerga, pobreziari aurre egiteko zerga
BANKARI ZERGA, POBREZIARI AURRE EGITEKO ZERGA
Bankaren gaineko zerga berria ezartzea proposatu dugu.
Diru gehiago biltzea izan behar du egungo ekonomia eta aurrekontu-egoeran lehentasunik handienetakoa. Zerga bidezko diru bilketaren beherakada bortitza izan arren, gobernuak iragarri du arlo honetan ez duela inolako ekimen garrantzitsurik aurkeztuko heldu den urteko uda arte, 2014ko uda arte.
Diru gehiago biltzea ezinbestekoa da baliabideak handitzeko, krisiari eta langabeziari aurre egiteko, ekonomia berpizteko, murrizketak geldiarazteko… baliabideak, alegia.
Baina diru gehiago biltze hau ez daiteke edonola egin, ez da bidezkoa zergak igotzea lehendik zerga gehiegi ordaintzen ari diren horiei: langile, kontsumitzaile, enpresari txiki eta autonomoei.
Nafarroan, Bankaren gaineko zerga hau sortzea beharrezkoa da eta zuzena. Horregatik proposatu dugu.
Mailegu entitateetako gordailuen gaineko zerga sortzea proposatzen dugu.
Bankak ordainduko lukeen zerga, haren bezero eta gordailugileei eraginen ez liekeena eta Nafarroako Ogasun Publikoari, urtean, 50 milioi euro inguruko diru sarrerak ekarriko lizkiokeena.
Kopuru ederra da, krisiari, langabeziari eta pobreziari gehiago eta hobeki aurre egiteko.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no