buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Zorigaiztoko urtea Nafarroako Hezkuntza Publikoaren garapenerako
Domingo, 1 de Diciembre de 2013
<< Volver
Zorigaiztoko urtea Nafarroako Hezkuntza Publikoaren garapenerako

Hezkuntza departamenduak, José Iribas buru duela, areagotu egin du irakaskuntza Publikoari ematen dion tratu txarra. Hezkuntza komunitateak bere eskubideen aurkako etengabeko utzikeria eta erasoak pairatu ditu. Parlamentuan gogor aritu gara, tokiko gure ordezkariekin eta talde sozialekin elkarlanean, UPNren zenbait zentzugabekeria salatu eta galarazten, “haienen” interes pribatuen aldekoak izaten baitira beti eta interes orokorraren aurkakoak.
Donapearen leku-aldatzea galarazi dugu, bertako irakasleen etengabeko mobilizazio eta laguntza ordainezina lagun izan dugula.
Borrokan jarraitzen dugu Sarrigurengo ikasleek merezi duten ikastetxe publikoa izan dezaten datorren urtean, eta gauza bera Biurdanan sartzen diren ikasleen kasuan.
LOMCEren aurkako gure intsumisio kanpaina aktibatzen jarraituko dugu, izan ere, ekonomiaren eta enpresarien interesei eta eliza katolikoarenei erabat makurturiko legea da eta.
Irakaskuntza Publikoko irakasleen eta hezkuntza komunitatearen babesa eta hura bultzatzea izan ditugu eta dira gure jokabidearen ardatz nagusietakoa hainbat frontetan: Irakasleen egonkortasuna eta  lan kondizioak, Guraso Elkarteen (APYMA), jantokien eta eskola autobusen finantziazioa, Ikasle guztien eskubidea hizkuntza eredu guztietan kondizio beretan eskolara daitezen, hezkuntza azpiegituratan, bekatan, eskola materialaren doakotasunean… inbertitzea; eta, orokorrean, Hezkuntza  Sistemaren eratzaile izan behar duen irakaskuntza publiko, askotariko, laiko, misto, integratzaile eta sozializatzailearen defentsan eta sustapenean.
Nekaezinak eta menderaezinak gara, hezkuntza lehenbizikoaren lehenbizikoa da eta.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no