buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Etxegabetzeen aurkako Legea
Domingo, 1 de Diciembre de 2013
<< Volver
Etxegabetzeen aurkako Legea


Joan den ekainaren 27an onartu zuen Parlamentuak Nafarroan etxebizitza bermatzeko presazko neurriak hartzeko Lege proposamena. Proposamen honek, Andaluzian onartutako legean oinarrituak, Nafarroako familiak beren ohiko etxebizitzetatik ez kanporatzeko neurriak aztertzen ditu, hala nola, etxebizitzen alokairu soziala bultzatzekoak. Nabarmentzekoak:

-    Bankuei etxebizitzak bahitzea ahalbidetzen du, etxegabetua izateko zorian dagoen familia bost urte gehiago bertan bizi dadin, beren diru sarreren %25etik gorakoa izanen ez den alokairu soziala ordainduz.

-    Zigortu egiten ditu beren etxebizitza hutsak alokairuen merkatuan jartzen ez dituzten Bankuak eta horien higiezinen filialak.

-    Ordainean ematea (etxebizitza eman eta zor guztia kitatzea) errazten du; horrela familiek beren bizimodua berregin dezakete, etxerik gabe geratzeaz gain, bizitza guztia hipotekatuko dien zorrik izan gabe. 

-    Etxebizitza hutsen erregistro bat eratu eta zerga bidez zigortzen ditu erabili ez eta alokairuan eskaintzen ez diren haiek. Horrek, Nafarroan dauden 34.000tik gora etxebizitza hutsak alokatzeko merkaturatu eta, horrela, prezioen beherakada eragitea du helburu, etxebizitza duina arrazoizko prezioan izateko dugun eskubidea errazago bete dadin.
-    Neurri hauek beste zenbaitekin osatu, alokairu sozialak bultzatze aldera, hala nola, prezioen murrizketa, Etxebizitza Publikoaren Eskaintza Burtsa hobetu, familien errenten araberako laguntzak hobetu…

Nafarroak horretarako eskumenak izan arren, PPk helegitea jarri dio. Lege progresisten aurkako PPren helegiteak arau dira Nafarroan; pentsa zenbaterainokoa den auzia, une honetan Nafarroako 13 legeri jarri zaie edo jarriko zaie laster helegitea. Hautestontzietan lortzen ez dutena eurek izendatzen duten Epaitegi Konstituzionalean lortzen saiatzen dira.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no