buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
2014 trantsizio urtea izan ez dadin
Martes, 31 de Diciembre de 2013
<< Volver
2014 trantsizio urtea izan ez dadin


Sorpresarik ez bada, 2015. urtean hauteskundeak ospatuko dira. Hautesleek hiriko gobernuburuak herritarrei bizkarra eman diela ikusi izana espero dugu eta, ondorioz, haien babesa galdu izana. Baina horretarako oraindik urte bat falta da. Bitartean, oposiziotik udalaren paralisiari erantzun eman behar diogu, benetan larriak diren arazoak ebazteko proposamenekin, pertsona guztien bizi-baldintzak hobetzeko asmoz. Horregatik, Izquierda Ezkerran 2014. urteko lehentasunak definitzeko lan egin dugu. Ondoko hauek ditugu:

1.    Txirotasunaren aurkako Borrokarako Udal Plana abiaraztea; honek giza-indar eta indar material guztiak bilduko lituzke, gure hirian gero eta larriago den errealitatea txikiagotzeko. 11 jarduketa-ardatz ezarri ditugu, besteak beste, giza-larrialdiei, haurtzaroari eta gazteriari erantzun emateko, biziraupenerako era alternatiboen sorrerarako edo behartsuen aldeko aurrekontuen berrantolaketarako.
2.    Administraziotik gazteen eta helduen enplegua sustatzea. Geure hiriko enplegu egoera ezegonkorra hobetzeko udalak jarrai ditzakeen 6 ardatz identifikatu ditugu.
3.    Oinarriko partaidetza-kultura indartzea, ikuskizun handien politika megalomano eta kontsumistaren aurrean. Eremu honetan, gure helburua da udalak tokiko kultura eta arte-ondarea hedatzen saiatzea, tailerrak eratzea edo artista kolektibo nahiz indibidualen eskura udal-lokalak jartzea.
4.    Hiriko garraio-ohiturak aldatzea. Giza-beharra premiazkoa da. Herritarrek garraio publiko hobea eta eragingarriagoa behar dute, bizikleta-biderako erreklamazioa aspaldikoa da eta hirian oraindik ez dira oinezkoentzako arkitektura-oztopoak kendu.
5.    Herritarren parte-hartzea sustatzea. Gobernu honek meritu bat beretzat hartu badezake, hauxe da: herritarren parte-hartzea suntsitzea. Eta hiri bat ez dago kudeatzerik bere herritar aktiboei bizkarra eman zaienean. Parte-hartzerako bideak ezarri beharra daude, Iruñea era pluralagoan eta demokratikoagoan kudeatu dadin.

Orain arte bost lehentasun hauetan lan egin dugun ez bezala lan egingo dugu, hots, gainontzeko udal-taldeekin bat eginez. Era berean, ohikoa den bezala, beste taldeetatik datozen ekimenekin bat egingo dugu, horiek, herritar guztientzat hiri honen bizigarritasunaren eta erosotasunaren hobekuntza sustatzen badute.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no