buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
"Horretan gabiltza"
Martes, 31 de Diciembre de 2013
<< Volver
"Horretan gabiltza"

Gure udal-jarduketan gobernuarenganako kontrol lana etengabe burutzen dugu, hiria hobetzeko eta udaletik herritarrei eman beharreko erantzuna hobetzeko proposamenen bitartez. Hauetariko proposamen batzuk gutxi gorabehera berehala gauzatu daitezke, eta horregatik, UPN-ek behin eta berriz emandako erantzunak harritzen gaitu, epemugak luzatzen dituelako hainbeste erabiltzen duen esaldiarekin, hots, atal honen izenburu: "horretan gabiltza"

Hona hemen zenbait adibide:

    Auto ofizialak: gaur egun, inolako beharrik gabe, udaleko hiru goi-kargudunentzako auto ofiziala mantentzen du UPN-ek: alkatea, Herritarren Segurtasuneko zinegotzia eta udaltzainburua.
    Bizikleta-bidea (Sanduzelai eta Trinitarioak). Sandua Pasealekuko banku batean esertzea eta, batera, bere bizikleta-bidetik joatea ezinezkoa da. Bankuak bidetik aldentzea da konponbidea, baina horixe gauzatzea zaila dela dirudi eta denboran luzatzen ari dira.
    Txakurrentzako eremuak. Txakurren aisiarako eremuak auzo guztietan ezartzeko plan bat dago. Haietariko batzuetan, aldiz, txakurrak “desager” daitezke, moztu gabeko belarra dela-eta. Bestetan ez dira zaborrontziak husten. Bitartean, udalak behar ez diren esparru berrietan gastatzen du dirua, adibidez, kartzela zaharrak utzitako orubean.
    Bainua Sanduzelain. 2013ko otsailean, oposiziotik inbertsio sorta bat onartzea lortu genuen; haietariko bat, Sandua Pasealekuan eta San Frantzisko plazan herritarrek eskatzen duten bi pixatoki. Ia bi urte beranduagoa, haietariko bat eraikitzen besterik ez dira hasi. Lehenengoa aurten berriz ere aurrekontuan sartu beharko da.
    Etxebitza-birgaikuntza. Udalak diru-laguntzak agindu ditu beren etxebizitzak birgaitu nahi dituzten jabeentzako, baina ondoren, dagoeneko amaitu diren lanetarako zor duen dirua baino gutxiago sartzen du aurrekontuan; ondorioz, diru-laguntza horiek heltzen ez diren bitartean, ukitutako pertsona askok zubi-kredituak ordaindu behar dituzte.
    Fusilatuei buruzko esamesa. 2012. urtean, oposizioak proposatuta, aurrekontu-sail bat zegoen, fusilatuen gorpuzkiak uzteko tokia hilerrian antolatzeko, baina ez zen ezer egin. 2013 urtean antzeko zenbatekoa onartu genuen berriz, 35.000 eurokoa; urte osoa igaro da eta azkenean lanean hasi dira, askotan errepikatu ostean. 2014. urtean lana behingoz amaituta eta itxurosoa egotea espero dugu.
    Santa Ana Plaza. Jarauta kalea eta Santa Ana plazako lanak hasi aurretik, auzotarren eskaria behin eta berriz bideratu dugu, hots, gauean plazako sarrerak giltzapean ixtea.
    Emakumearen Kontseiluaren lan-taldeak, iaz, 34 kale, eremu eta udal-eraikinei emakumeen izena jartzeko proposamena egin zuen. Alkateak haietariko bat onartu zuen, Lavanderas Pasealekua, martxoaren 8an inauguratuta. Eta kito. Ea erritmoa areagotzen duen, bestela 34 urte itxoin beharko dugu proposamena osatu arte.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no