buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Beste behin oposiziokoen arteko akordioa inbertsioetarako
Miércoles, 1 de Enero de 2014
<< Volver
Beste behin oposiziokoen arteko akordioa inbertsioetarako


Iaz, oposizioko alderdiak inbertsioen inguruko akordio batera iritsi ginen, eta honek UPNren lehentasunak aldarazi zituen. Aurten, arrakasta ikusita, berriz egin dugu gauza bera, eta honek agerian utzi ditu bai UPNren bakardadea hiria gobernatzeko, eta baita bere itsukeria ere hiriaren bizitza
Akordioa honako lau ardatz hauetan dago oinarrituta:
1.   Hezkuntza: hiriko eskola publikoentzako diru-saila handitu da eta Arantzadiko tailer-eskolaren egokitzapena gauzatu da, honek Nafarroako Gobernuak ematen dituen diru-laguntzak eska ditzan.
2. Etxebizitza: diru-sail hau handitu egin da eta honek zenbait zor kitatzeko bidea emango du; alde batetik, jada eginak dauden zaharberritze lanak direla-eta partikularrei zor zaiena ordaindu ahal izango zaie; eta bestetik, udal etxebizitzen egokitzapena egin ahal izango da, etxebizitza premia larria duten familiak bertan bizi daitezen.
3. Euskara eta kultura: hiriko paisaia linguistikorako zein liburutegi  bibliografia-funtsak erosteko sailak handitu dira.
4. Merkataritza: saltokiek teknologia berriak ezartzeko laguntza handitu da.
5. Beste batzuk: hiriko gune degradatuak hobetzera zuzenduak, garapenerako lankidetzarako proiektuak finantzatzera eta bizikletak aparkatzeko aretoak egokitzera zuzenduak.

Inbertsio hauek egitea behar beharrezkoa da inolako zalantzarik gabe, eta UPNk gauzatu eta burutu beharko ditu, baldin eta demokrazia errespetatzearen aldekoa bada, behintzat. Hori bai, oraingoan, lehenbailehen betearazi beharko lituzke eta iazkoa berriz ez gertatzea eskatu nahi diogu, sail batzuetan izandako atzerapenek ez baitzuten Udalbatzak agindutakoa betetzen utzi.
Gure aldetik, erne baino erneago egongo gara adostutako guztia beteko dela ziurtatzeko.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no