buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Adinekoen bizi kalitate hobearen alde
Miércoles, 1 de Enero de 2014
<< Volver
Adinekoen bizi kalitate hobearen alde


Erretiroa hartu eta lehenengo urteetan, adinekoek bizitza guztiz autonomoa eta aktiboa izaten dute. Hirian haien erabateko parte hartzea eta belaunaldien arteko integrazio handiagoa ziurtatzeko, sustapenerako zenbait irtenbide proposatu ditugu; hauek aurrera ateratzeko, ezinbestekoa ikusten dugu civivoxek, elkarte eta erakundeek, Adinekoen Udal Kontseiluak eta udaleko gizarte zerbitzuek elkarren arteko koordinazioa sustatzea. Sinetsita gaude pixka bat lagunduta, jarduera berriak sortuko direla aisialdian, kulturan, eta kirol eta heziketa arloetan. Gainera, laguntza emateko eta boluntarioak lortzeko sareak bultzatuko dira; hauen bidez, lortuko baita, neurri handi batean, adinekoak beren ingurune hurbilenean geratzea, era seguruenean eta beteenean, beren bizitza osoan zehar.  

Bigarren aldi batean, adinak aurrera egin ahala edota osasun arazoak agertu eta aktibitatea eta independentzia murriztu ahala, auzoetako unitateek, osasun etxeek, eta farmaziak, saltokiak, erretirodunen etxeak eta boluntarioen erakundeak bezalako beste zenbait erakundek osatzen duten laguntza soziala emateko sarea indartzea  proposatzen dugu; honen bitartez lortuko baitugu, haien bakardadea hain handia ez izatea, premia handiko egoerei aurrea hartzea eta beharrezkoak diren arreta eta laguntzak planifikatzea. Eta guztiak une egokian, gainera. Funtsezkoa da, teknikari eskudunek adineko pertsona horiek behar dituzten etxez etxeko bisitak egitea. Bai eta erabaki garrantzitsuak hartzeko unean laguntza ematea ere.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no