buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Diru-laguntza izendunak: UPN guztion aurka, gutxi batzuei mesede egiteko
Sábado, 1 de Marzo de 2014
<< Volver
Diru-laguntza izendunak: UPN guztion aurka, gutxi batzuei mesede egiteko

Diru-laguntza izendunakhorixe dira, urtero Udalak izen-abizen zehatzak dituzten erakundeei ematen dizkienak, hau da, nahierara. Diru horrekin erakunde horiek garatzen dituzten jarduerak interes berezia dutela dio Udalak, eta halaxe justifikatzen du hauxe.
Hiru urte daramagu Udalak laguntza izendun gehiegi ematen dituela salatzen, eta aurten, azkenik, oposizioko gainontzeko taldeak konbentzitu ditugu, eta guztion artean aski dela esan dugu. UPNek 28 erakunderen artean ia milioi bat euro banatu nahi zuelako. Kulturan, adibidez, Gobernuak hautatutako 11 erakundek 400.000 euro jaso behar zituzten, eta aldiz, deialdi publikoak 175.000 euro baino ez zituen izan behar.
Oposizioaren akordioari esker orain erabakia UPNrenesku dago, diru-laguntza bakoitzaren zergatia azaldu beharko baitu. Eta sinesgarritasunez azaldu ezin duena deialdi publikora eraman beharko du, edozein erakundek, irizpide objektiboen arabera, udal diru-laguntzak jasotzeko proiektuak aurkeztu ditzan.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no