buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Ibaiaren eta parkeen kudeaketa
Sábado, 1 de Marzo de 2014
<< Volver
Ibaiaren eta parkeen kudeaketa

Guztion ekintzen ondorio den klima-aldaketa dela-eta, gure ibaien uholdeak geroz eta sarriagoak eta bortitzagoak dira. Arga ibaian ere. Bi urte daramagu aparteko indarra duten uholdeak jasaten, eta horien kalteak murrizteko neurriak hartzekoordua da.
Guretzat argi dago ibaiaren ibilgua estutzea ez dela neurri aproposa, bi zergati direla-eta: batetik, hedatzeko toki gutxiago, orduan eta azkarrago jaisten da ura; bestetik, ibai bat ibilguestu batetik sartzen ez bada, gorago gainezkatuko da.
Beraz, landari ateak jartzea ez dirudi idei ona denik; aldiz, naturaren funtzionamenduari etekin aterako beharko liokete. Nola? Gure ibaien uholde-ibilguak handituta. Hau da, hurbileko esparruak,urak normalean betetzen ez dituenak, egokitzea, ur-goraldiabertara joan dadin.
Errotxapean, urak kalterik egiten ez duen tokietan Arga ibaia gainezkatzen denean, uholdeak herritarrentzako kuriositate kontua dira. Baina etxabeak nahiz garajeak urpetzen direnean arazoak hasten dira. Kalte hauek ekiditeko inguruko parketak egokitu beharko lirateke, hots, Runa, Arantzadi edo Vergel, ibilgurako aukera gisa uholdeak diren kasuan. Horrela, egoera horretan uraren abiadura eta bortizkeria murriztuko genuke, eta uhaldia behin pasatutakoan, parkera bueltatu ahalko genuke. Aldiz, ibaia gainezkatzenden puntu bakoitzean barraderak igotzen jarraitzen du UPNek, eta horrek arazo berriak dakartza, gero eta larriagoak gainera.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no