buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
FORU OGASUNARI BURUZKO IKERKETA BATZORDEA
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
FORU OGASUNARI BURUZKO IKERKETA BATZORDEA
Lanean asteak eta asteak pasa ondoren, batzordeak ondorio oso argiak atera zituen, Foru Ogasuneko Kudeatzaile Ohi  Idoia Nievesek egindako salaketaren ostean.  Guztien artean honakoak azpimarratu nahi ditugu:

Tartean sartzeak eta esku-sartze larriak izan ziren Foru Ogasunean zergadun jakin batzuei  laguntzeko xedearekin; eta gainera, honako hauek ere oso larriak dira: Nafarroako Unibertsitateari egin behar zitzaion 1,5 milioi euroko ogasun ikerketari trabak jartzeko eman zen saiakera; Ekonomia, Ogasuna, Industria eta Enplegu Sailburuaren bezero ohiak ziren enpresei mesede egiteko saiakera; zenbait erabaki hartu izana, besteak beste, segurtasun juridikoa eman beharra zuen inongo txosten legalik izan gabe BEZaren itzulketak atzeratzea, ilegaltasun honek kalte eta ondorio ikaragarriak ekarri baitzizkien Foru Ogasunari zein kaltedun izan ziren zergadunei; guztiz isilpekoak izan beharrak diren datuak lortzen saiatu izana, hala nola, Ogasuneko Ikerketa Planaren edukiak edota Caja Navarrako zenbait Kontseilari eta Langilerenak, honekin guztiarekin bateraezintasun legea urratu baitzuten. Eta esan beharra dago, hau  Ustelkeriatzat har daitekeela zenbaitetan.

Honengatik guztiarengatik, Gobernuko Presidente Andrearen eta Presidenteordearen dimisioak eskatu genituen eta dimisiorik izan ezean, zentsura-mozioa aurkeztea. Azkenean, hau ezin izan zen gauzatu, PSOEk PSNri aurrera ez egiteko agindu baitzion. Etika politikorik txikienak ere ekarri beharra zuen dimisioa eta hauteskundeetarako deialdia,  edota horrelakorik izan ezean zentsura-mozioa, honek hitza hiritarrei emateko aukera ekarriko baitzuen.
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no