buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
EUROPAN BEZALA, NAFARROAN ERE, ALDAKETA JENDEAREN BOTEREAK EKARRIKO DU
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
EUROPAN BEZALA, NAFARROAN ERE, ALDAKETA JENDEAREN BOTEREAK EKARRIKO DU
Demokrazia da jendearen boterea, boza da jendearen boterea.
Ez da botere ahula, botererik indartsuena izan daiteke. Gehien gehienen beharrak gutxi batzuen berekoikeriaren eta inposaketaren gainetik jar ditzakeen botere bakarra da.
Demokraziaren boterea da, jendearena alegia, heldu den maiatzaren 25ean, gutxi batzuk baina oso boteretsuak inposatzen ari zaizkigun Europa neoliberal hau garaitu dezakeen bakarra.
Bozaren boterea da, jendearena, langileen, gazteen, pentsiodunen.. boterea da. Botere honen bitartez irabaz dezake gehiengo sozialak Europa soziala, Europa demokratikoa, herritar guztien Europa eta bertako herri guztiena.
Eta botere horren beraren bitartez, jendearen botereaz, eraiki behar dugu  aldaketa Nafarroan. Jendearekin egindako aldaketa, jendeak eraikia gehiengo sozialaren zerbitzurako.
Jendearen botereak eragindako aldaketa, ezkerreko jende aurrerakoiarenak, nazio identitate sentimenduetan askotarikoa den Nafarroa horretako jende guztiarenak, gure lurreko jende langile eta borrokalariaren botereak.
Maiatzaren 25ean, Europako Parlamenturako boza ematean, jendearen boterea indarrean jartzean, ezkerretik eta aniztasunetik egiten badugu, Izquierda-Ezkerra bozkatuz egiten badugu, Nafarroan egin beharreko aldaketa ere areagotu eginen dugu.
Jendearen botereak Nafarroan ere oso epe laburrean gauzatuko duen aldaketa.
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no