buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Iruñea ez da monarkikoa
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
Iruñea ez da monarkikoa

Oraingoan arrakasta itzela izan da. Iruñea estatuko lehen hiria izan da, estatuaren antolakuntza herritarrek erabakitzeko erreferenduma eskatzen. Oposizioak, oso osorik, maila eman dugu eta hiriko herritar gehienei ahotsa eman diegu. Egia da talde bakoitzak bere arrazoiak erabili zituela bere posizioa argudiatzeko, baina demokrazian kargu politikoak denon artean erabakitzen direlako ziurtasun hori nagusitu zen. Baita estatuaren buruzagitzan ere.
Bere burua demokratatzat duenak, monarkiaren edo errepublikaren aldekoa izan, ez du inolako argudiorik herritarrek erabaki dezaten galarazteko. Erreferendum loteslea da auzi hau erabakitzeko modurik demokratikoena. Iruñeko  udalak gehiengoaren adostasunez hori erabaki izana da jendartearengandik hurbiltasuna adierazteko modurik eraginkorrena. Bide egokia da hau, UPNk ezartzen digun isiltasun murru hori gainditzeko.
Errepublika zaletasuna eta oroimen historikoa izan dira Izquierda Ezkerraren udal jokabidearen ardatz nagusiak; izan ere, gure ustez, pertsonak, eta jendartea orokorrean, dira etorkizuna markatuko duten  erabakien protagonista. Horregatik azaltzen dugu geure poza. Gure errepublika eskuratu nahia beste jende askok ere partekatzen duela ikusi dugu eta horrek erraztu egiten du gure helburua. Gero eta gogo biziagoa dugu jendearen benetako arazoak konpontzen zentratutako jendarte solidario baten alde lan egiteko eta, beraz, errepublikaren alde aritzeko.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no