buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Diru laguntza gardenak eta ez baztertzaileak
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
Diru laguntza gardenak eta ez baztertzaileak


Lehenbailehen eta behin betiko konpondu beharrekoa da diru laguntzak banatzeko udalak duen modua. Ordenantzak berak dio gardena izan behar duela  eta tratu berdina ziurtatu haiek jasotzeko aukera dutenen artean. Baina inoiz ez da benetako plangintzarik egiten bi irizpideak beteko direla bermatzeko, eta horrela, ordenantzan onartutakoak ez du behar bezalako aplikazioa izaten.

Udal taldeak horren inguruko kexa ugari jasotzen ari dira, baita osoko bilkuran ere, baina orain arte, gaindiezina izan da UPNk ezarritako murrua, alderdi batzuek eta bestek ezartzen dituzten “marra gorri” horietan oinarritutakoa (“nik ez dut honekin batera bozkatuko”, “nik ez dut  beste honekin negoziatuko”) nahiz eta horrek hiriko erakunde eta talde garrantzitsuek beren jarduna utzi behar izatea ekarri.

Mesedez, Maya jauna, egin ezazue helburu zehatzak dituen Diru laguntzen Plangintza Estrategikoa, gardena eta ez baztertzailea, eta urtez urte prozeduraren eraginkortasuna neurtzea ahalbidetzen duena. Egiten ez baduzue klientelismoan jarraitu nahi duzuela pentsatuko dugu eta segizioa egiten dizuetenak lehenesten dituzuela, gogoko ez dituzuenak bazter utziz.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no