buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Ura eta konposta
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
 Ura eta konposta


Komunitatean konpost egiteak %45 murrizten du hondar organikoen sorrera, baina gure hirian ez da erraza izan hura ezartzea. Mankomunitateko teknikariek sorturiko egitasmoei beti alde erantzun arren, UPNko udalak jarri ditu traba gehien. Eta gai honetan gustuko ez dituzten beste askotan gertatzen dena gertatu da: isiluneak, ezezkoak, dokumentu galtzeak… Arartekoarenganaino jo behar izan genuen eta mozio bat aurkeztu ere bai, urte eta erdiren buruan erantzuna lortzeko.
Azkenean, joan den apirilean, zentzutasun demokratikoak hiriaren jasangarritasunaren alde egin zuen eta udalerriko lehenengo taldeko konpost egiteko eremua jarri genuen. Orain arte Iruñerrian jarri direnen arteko 28. eremua da, eta parte hartze arrakasta halakoa da, non hasierako bi konpost egileetatik laura pasatu behar izan duten lehengo hilabete eta erdian. Etxeko hondar kopurua murriztu eta birziklatzeko sistema xume bat herritartzeko bide onean gaude. Eta hau eguneroko kontua da jasangarritasun eta inguru-giro kontuetan aitzindari diren herrialde gehienetan.

Hirietako elementu apaingarri erakargarrienetako bat iturri edergarriak dira. Eta Iruñean baditugu hauetako zenbait. Udalak erregistratuak dituenak  baino gehiago, taldeei pasatu zizkiguten zerrendetan batzuk falta ziren behintzat. Instalazio hauen arazoa zera da, haien kudeaketan kontsumo arduratsuko irizpideak erabiltzen ez direnean, alferrikako baliabide gastu oparoa eragin dezaketela, beste askok bezala.

Sei urte baino gehiago dira jendearentzat garrantzitsuak diren zerbitzuetan murrizketak ditugula eta bitarte horretan Iruñeko iturri edergarriek orduak eta orduak eman dituzte ur edangarria xahutzen. Hau konpontzeko bide bat baino gehiago erabil zitekeen: eskuz ireki beharreko txorrotak erabili edan daitekeenetan, edo zirkuitu itxien bidez funtzionatu horrelakoak ez direnetan. Ez ordea; XXI. mendean, gure udalak oraindik ez du abian jarri horrelako gastuak murrizteko inolako planik.
Nahikoa izanen ahal du joan den osoko bilkuran, Ingurumenaren Nazioarteko Egunean izan  baitzen, gogorarazi izana. Ea UPNk gaiari ekiten dion, nahiz eta, guk ezin dugu ulertu nola, mozioa ez zen onartua izan.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no