buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
Uda on!
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
 Uda on!


Izquierda Ezkerrako udal buletin honek bi urte betetzean, horretan ahalegintzen garenok harro gaude sortzen ari den jendarte berri hau dela eta. Askoz ere jendarte mobilizatuagoa, parte hartzailea, jada ez dagoena hontzak bezala, politika egiteko modu zaharrei begira, gure etorkizuna ito dezakeen handinahi eta klasista talde horrenari begira, alegia.

Inoiz baino gehiago kostako zaie beren gezurrak sartzea. Ondorengotza espress bat muntatu behar izan dute beren monarkia anakroniko hori gabe ez gelditzeko, aspaldiko mamu sinestezinei dei egin behar izan diete Nafarroako gobernuari eusteko, zinegotziak bazterreratu behar izan dituzte hiriko udalean geratzen zaien irudi eskasa babestu ahal izateko.

Eta horrela jarraituko dugu. Buletin hau gauzatzen dugunok badakigu gure gari aletxoa jarri dugula UPNren gezurrak desmuntatzeko, eta ez dugu hemen gelditzeko asmorik. Orain udako atsedenaldia hartuko dugu, baina hizki atsedenaldia besterik ez da izanen, herritar guztiekin karrikan mobilizatzen jarraituko baitugu, bidean aurrera egiteko gero eta estropezu gehiago egiten dituen politikaren tren horri traba gehiago jartzen. Eta indarberriturik itzuliko gara irailean ikasturte berria hasteko, hauteskundeetan amaituko den ikasturtea, eta hauetan bai, hauetan planteatu ahal izanen dugu aldaketa sozial eta demokratiko sakona hiriko erakundeetan. Bazen garaia!

Atseden on!
Karriketan ikusiko dugu elkar.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no