buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Gobernurik gabeko azken urtea?
Lunes, 15 de Septiembre de 2014
<< Volver
Gobernurik gabeko azken urtea?

Datozen hilabeteotan erronka garrantzitsuei aurre egin beharko diegu. Alde batetik, hiriaren benetako beharrak zeintzuk diren eta horiei erantzun emateko proposamenak udalari azaltzen jarraitu behar dugu. Erakundeak hiru urtez itsu egon dira, eta kaleko lanaren bitartez nahiz kolektibo sozialen bidez horren aurka borroka egin dugu eta borrokatzen jarraituko dugu.

 

Hiru urte hauetan, gainera, poz ugari izan ditugu, oposizioko gainontzeko indar politikoekin egin dugun baterako lanari esker. Izan ere, hau da jarraitu nahi dugun bidea: pentsamolde ezberdinak baina, aldi berean, antzekoak ditugun pertsona, alderdi politiko eta kolektiboekin gure harremanetan sakontzea, mundu osorako irekia legokeen hiri baten alde borrokatzeko.

 

Eta helburua, hau da, azken erronka, urte bukaeran helduko da: une horretan herritarrek, hauteskundetan, aldaketarako nahia adieraziko dute. Oraingoan bai, espero dugu erakundeen parte garenok gure miseria txikiak alde batera uztea eta nahi hori gauzatzeko gai izatea. Legislatura honetako bidea jarraitzea nahikoa izango litzateke; ikuspegi guztiak hurbilduz gero, hiri honi behingoz buelta eman diezaiokegu.

 

 

 

 

Erronka eskuragarriak

 

Legislatura honi amaiera emateko, UPNri oposizioa egiten diogunok lor ditzakegun erronka batzuk ezartzen ditugu IEn. Bestalde, gutxiengotik hiria zuzentzen dutenek probatuko dute, azkenekoz, haren funtzionamenduan benetako aldaketak ezartzeko duten gaitasuna.

 

1. Udalbatzaren funtzionamenduaren erregelamendu organikoa onartzea; hau dagoeneko prestatzen ari delarik, barne alderdien funtzionamendua arautu (soldata zuzenak, talde politiko guztientzako eskubide eta betebeharren berdintasuna, etab.) eta pertsona nahiz kolektibo guztien parte hartzeari irekita dauden bideak ezarri beharko lituzke.

 

2. Udal-etxebizitzen ordenantza onartzea, udalarenak diren eta UPNk geldiarazita dituen 150 etxebizitza baino gehiagoetan sartzeko eta horien erabilera-baldintzak arautzeko helburuarekin. Duela hilabete batzuk, UPNren alternatiba zen testu bat prestatu eta aurkeztu genuen I-En.

 

3. 2003 urtetik idatzita dauden zuhaitz eta parke publikoen babeserako ordenantzak onartzea, harresien inguruan eta parke berrietan gertatzen diren mozketa basatiak saihesteko.

 

4. Euskararen ordenantza berriz ere aldatzea, hirian bi hizkuntzen arteko behin-betiko berdintasunean aurrera egiteko. Ordenantza hobetu daiteke, oposizio guztiak adostutako eta UPNk betetzen ez duen 2012ko aldaketatik haratago.

 

UPNk hiria zuzentzen duen bitartean lortu ezin diren erronkak

 

Ez da ezkortasuna, errealismoa baizik. Hiri handien legeari esker, udalbatzaren nahi demokratikoa askotan saihestu du UPNk. Bere txilindroa bereziki pasatu da errealitate zehatz batzuengan eragina duten erabakiekiko. Ez dugu uste legislatura honetan gauzatzeko gai izango garenik, baina behintzat, tinko mantenduko gara:

 

1. Plan oso bat eratzea, gure hirian gero eta ageriago dagoen errealitate honetan okerren pasatzen ari direnen oinarrizko beharrei erantzuna bermatzeko. Haurtzaroari, pertsona helduei eta menpekoei arreta ematea, baratze sozialak sustatzea edo udal-etxebizitzetarako sarrera hobetzea, beharrezkoak ez diren gastuekin amaitzea, diru-laguntzak ematerakoan gizarte-irizpideak kontuan hartzea, etab.

 

2. Gizarte-garapenerako eta enplegurako ekimenak sustatzea. Badira zeharo itxita dauden eraikuntzak, eta horiek, hiriko enplegu-behar askori erantzun eman liezaieke; adibidez, REASek egindako eskariari, antzinako autobus geltokia azoka txiki solidario eta alternatibo gisa erabiltzeko.

 

3. Kulturaren sustapenerako plan bat garatzea. Hiriko kulturaren kudeaketan herritarrek zuzenean parte hartzea, jendeak gizaki libre eta oso gisa eratzeko, adierazteko eta garatzeko esparruak izan ditzan.

 

4. Mugikortasun jasangarria eta ingurumenaren hobekuntza sustatzea. UPNk autoentzako eraiki duen hiri honi buelta ematea, eta garraio publikoaren eta bizikleten alde apustu egitea. Gainera, konpostaje komunitarioa eta birziklatzeko beste era batzuk sustatzea.

 

5. Herritarrentzako udal-administrazioari dagokionez. Oraindik eratu ez diren herritarren batzarren martxan jartzea arintzea, adibidez, auzo-batzarrak, eta horiei kudeatzeko erabakitzeko gaitasuna ematea.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no