buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Baratze sozialak, UPNren gogoz bestera
Lunes, 15 de Septiembre de 2014
<< Volver
Baratze sozialak, UPNren gogoz bestera

Berriz ere, UPNk alde batera utzi duen orube bat erabiltzeko baimena eskatu dute Iruñeko auzo bateko herritarrek, ez da lehenengo aldia. Orain dela urte asko Santa María la Realetik eskatu zuten, eta Alde Zaharretik antzeko proiektu batean lan egiten ari dira. Baina UPNk ez ditu bere lurrak askatzen, eta saihestezina gerta liteke: gaur egun sasiz eta zaborraz beterik dagoena, erkidegoaren lanari esker, baratze sozial bihurtzea.

 

Mendillorriko gazteria lanean hasi da, eta utzita zegoen udal-orube baten zati txiki bat egokitu du. Berehala bisitatzeko toki ederra bihurtu da, eta batez ere auzoko neska eta mutilak lan egiteko tokia, ondoren auzoko familiei fruituak emateko.

 

Egoera honen aurrean UPNk erantzun du, noski. Errealitatea ez dutela ezagutzen agerian utzita, “legez kanpoko okupazioagatik ikaratuta” daudela adierazi dute, eta beren borondatea erakusteko, lizentzia horiek emango dituztela erabaki dute, nahiz eta urtez utzita egon diren.

 

Izquierda Ezkerretik Mendillorriko gazteria zoriondu nahi dugu, eta beste bide batzuk aztertzera gonbidatzen ditugu, aisialdi osasuntsuaren bitartez eta erkidegoaren garapenaren bitartez hiri hobea eraikitzeko.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no