buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Demokrazia birsortzea beste gauza bat da
Lunes, 15 de Septiembre de 2014
<< Volver
Demokrazia birsortzea beste gauza bat da

Alkateen hautapenerako erreformaren bitartez Rajoyren gobernuak burutu nahi duen iruzurra ezaguna da jadanik. Zalantzarik gabe, boterean jarraitzeko azpijoko zakarra da, demokraziak ezartzen duenari jaramonik egin gabe. Haiek demokrazia birsortzen dutela diote, herritarren artean bizirik dagoen eztabaidarekin konektatzeko asmoz.

 

Ba ez. Herritarren gehiengoak hauteskundetan erabakitzen duena mugatzea, boto gehienak jaso dituen indarrari lehentasuna ematea, edo boterea lortzeko akordioetara heltzea alderdi ezberdinei eragoztea, hori guztia ez da demokrazia birsortzea. Guretzat, demokrazia birsortzea beste gauza bat da.

 

Adibidez, udal kontuetan herritarren parte hartze zuzenerako bideak ugaritzea, edo udalbatzen erabakitzeko gaitasuna handitzea. Haien bidea, ordea, antidemokratikoki aritzean eta antzinako metodoen bidez gobernatzean datza. Eta inposatzen badigute, ez diegu ondoriorik gabe alde egiten utziko.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no