buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplonadesahucios
Bankuak babesteko bidegabeko erabakiak
Lunes, 24 de Noviembre de 2014
<< Volver
Bankuak babesteko bidegabeko erabakiak

Etxebizitza galdu eta gero, 64.000€ eta 145.000€ bitarteko zorrak dituzten familiak daude. Familia hauek, bizirik, “gizarte-heriotza” jasan behar dute. Beste familia batzuk beren etxetatik berehala kanporatuta izateko arriskuan daude, PPko Gobernuak aspaldian agindutako luzamendua luzatzen ez badu. Eta bitartean, UPNk eta PPk Udalbatzan ez dituzte babestu nahi izan oinarrizko bi mozio, injustizia hau behintzat partzialki leuntzeko: lehenengoak, bankuei zorraren barkamena eskatzen zien; bigarrenak Gobernuari kanporaketen amaiera eskatzen zion.

 

Eta batera, Espainiako legeek sortzen duten egoera dramatikoaren berri ematen duelarik, Europar Batzordeak horren aurkako epaiak ematen ditu, giza eskubideei kalte egiteagatik. UPNk eta PPk, herritarren eskaera honi jaramonik egin gabe, bankuei onura egiten diete eta beren mozkinak babesten jarraitzen dute, jendearen beharrak alde batera utzita.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no