buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: PamplonaCiudad
Eraiki zure Iruñea berria
Lunes, 24 de Noviembre de 2014
<< Volver
Eraiki zure Iruñea berria
Urte politiko hau ez da edonolakoa, ezta gutxiago ere, berehalako etorkizunean 2015eko maiatzeko hauteskunde oparoak agerian baitaude. Eta hitzordu hau ez da beste edozein bezalakoa. Egunero, kalean, ezberdin dirudien giroa nabari da. Izan ere, Izquierda-Ezkerra osatzen dugunok ziur gaude bertatik aurrera gure hiria bidezkoagoa, pluralagoa eta bateratzaileagoa izango dela. Balore horiek, geure baloreek, kaleko jendearen baloreek, egunero orain arte agintzen dutenen indibidualismoa, merkataritza eta klasismoa gainditzen dute.

Eta gizartearen aldaketa hauei jarraiki, politika egiteko era ilun eta zikoitzak gogoratzen ditugu, jendearen ideialetatik guztiz urrun daudenak. Eta geureetatik ere. Maltzurkeri hauek alde batera utzi eta aldaketa erradikala gauzatu nahi dugu, politika garbiagoa, hurbilagoa eta parte hartzaileagoa sustatzeko.

Maiatzean hau eta gehiago jokoan dago. Eta ordura arte, gogo handiagoz lan egiten jarraituko dugu proposamenak egiteko eta guztiekin eztabaidatzeko. Gure udal-proposamena edukiz betetzea ezinbestekoa da, baita jende gehiagorengana heltzea ere, aldaketa egiteko partaidetza eta mobilizazioa handitzea oinarrizkoa baita.

Zer egingo zenuketen galdetuko dizuegu. Adibidez, arboladiekin, sanferminekin, hondakinen birziklapenarekin, hiri-garraioarekin, auzo berriekin edo udal funtzionamenduarekin zer egingo zenuketen. IEn dagoeneko ideiak ditugu. Asko. Baina zeure ideiak entzun nahiko genituzke, bururatzen zaizkigun eskaera guztiak ezagutzeko.

Beraz, buletin honetan galdera bat egingo dizuegu. Bakar bat, berotzen hasteko. Eta hurrengo buletinetan gehiago egingo dizkizuegu. Animatu zaitez eta bidali zure proposamenak inprimaki honen bitartez!
arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no