buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Aukera-berdintasuna bermatu, bakoitzaren beharrei egokituz
Lunes, 23 de Marzo de 2015
<< Volver
Aukera-berdintasuna bermatu, bakoitzaren beharrei egokituz

Duela 7 urte ekonomia egoera okerrerantz joaten hasi zen, eta honek gure inguruko gero eta lagun gehiagorengan eragina izan duelarik, batzuk laguntzarik gabe ezingo dute zulotik atera. Inolako diru-sarrerarik ez duen familia kopuruak gorantz egin du, eta bitartean UPNk zuzentzen duen udalak beste alde batera begiratzen du, bere erantzukizuna onartu gabe.

 

Etxebizitza egokirik gabeko familiek eta pertsonek gorantz egin dute, baita erreziboak ordaindu ezin dituztenak, beren seme-alaben edo babes beharrak dituzten adingabekoen eta gazteen elikagaiak ordaindu ezin dituztenak, eta genero indarkeriaren arriskuan diren emakumeak ere. Edozein adineko pertsonek arazoak dituzte lana aurkitzeko, eta urrutitik etorri direnek gero eta bizi baldintza okerragoak dituzte. Behar duten arretarik jasotzen ez duten eta menpeko diren pertsonen eta helduen kopuruak gora egiten du, eta gero eta gehiagok, heldua izanik, bakarrik bizi behar dute.

 

I-Eren ustez, Udalaren funtzio nagusia hirian bizi direnak laguntzea da, bizitza egokia izateko behar dutena bermatuta.

Pertsonek lehentasun osoa dute eta beren beharrak ezberdinak dira bizi diren auzoaren arabera, beren adinaren arabera, beren generoaren arabera, jaiotza-tokiaren arabera edo dituzten baliabideen arabera.

 

Txikienek haur-eskolak beharko dituzte beren hezkuntzari eta gizarteratzeari ekiteko, eta ondoren, aisialdi osasuntsuko jarduerak ezagutu eta praktikatu beharko dituzte, baita hezi eta enplegu duinerako aukerak eta esperientziak izan ere. Emakumeek, arriskuan direnean nahiz indarkeria jasaten dutenean, genero berdintasuna eta arreta zehatza bermatzeko politikak behar dituzte. Urrun jaio zirenek errespetua eta bizikidetasunerako eta gizarteratzeko aukerak merezi dituzte. Eta helduenek inguru hurbilean bizitzen jarraitu nahi dute, arreta egokiaz.

 

Behar eta egoera horiei erantzun ematea da Udalaren ardura; horretarako, ekonomia-, giza- eta antolakuntza-baliabideak eskaini behar ditu, pertsonen garapen osorako beharrezkoa den aukera-berdintasuna bermatzeko.

 

 


HONA HEMEN GURE PROPOSAMEN GARRANTZITSUENAK

 

1.      Gizarte Zerbitzuen Auzoko Unitateen programa ezberdinetan langile gehiago kontratatzea, beharrak gero eta gehiago direlako, gero eta pertsona eta familia gehiagok baliabiderik ez dutelako, arrisku egoerak antzematea beharrezkoa delako eta ebazpenak eman behar direlako. Enplegu Eskaintza Publikoa.

2.      Familia behartsuenei udal-etxebizitzak ematea, baita egoera irregularra duten pertsonei ere. 100 udal-etxebizitza baino gehiago hutsik daude, eta azkar birgaitu eta prest utzi beharra daude.

3.      Oinarrizko errentari eta guztiok bizitza egokia izan dezagun beharrezkoak diren laguntzei Nafarroako Gobernuak egiten dizkien ekarpenak behar bezala handitu, Udal-baliabide ekonomikoez baliatuta.

4.      Gazteen enplegua sustatzeko eta laneratzeko zailtasun bereziak dituzten beste kolektiboen enplegua sustatzeko, trebetasun eta prestakuntza programak areagotu. Laneratzeko eta gizarteratzeko langile gehiago kontratatu.

5.      Enplegu zuzena eratu, Gizarte arretarako programak eta udal-zerbitzu ezberdinak zabalduta eta zerbitzu azpikontratatuen kudeaketa zuzena berreskuratuta.

6.      Itxita dauden udal-eraikuntzak nahiz lokalak sustatu, kulturaren, ekonomia sozialaren eta autoenpleguaren inguruan proiektu ezberdinak garatzeko, autogestionatuta.

7.      Enplegua banatzeko tresnak eraiki eta, besteak beste, txandako lan-kontratuak, erretiro aurreratuak eta lanaldi-laburtzeak sustatu, lanpostuek baldintza egokiak izan ditzaten.

8.      Pertsona helduenganako arreta hobetu; etxeko arreta eta ostatu-zerbitzuak auzo guztietara hedatu eta bakarrik bizi diren pertsona helduentzat sare-laguntzarako programa berria garatu.

9.      Genero indarkeriaren aurkako erreferentziako zentro bat eratu, larrialdiei erantzun emateko eta prebentzio- eta berreziketa-programak garatzeko.

10.  Nahi adina familiek Haur Eskolatara jotzeko aukera bermatzea, diru-sarrera txikienak dituzten kasuetan gutxieneko tarifa murriztuta eta lanaldi-erdiko eskaintza hedatuta. Gure haur-eskoletako eredu pedagogiko ospetsuaren balioa nabarmendu.

11.  Haur eta nerabeentzako ekipo prebentiboak auzo guztietara poliki poliki hedatu. EAIA programa berezia berrantolatu eta sendotu, beharrei egokitzeko.

12.  Auzo guztietan lokal-gazteen eta aisialdirako eremu alternatiboen sarearen sorrera bultzatu, gazteek elkarte-, kultura-, kirol- eta aisialdi-programak garatu ditzaten, Civivoxekin eta udal kirol instalazioekin lankidetzan.

13.  Auzo bakoitzeko erkidegoaren garapenerako eremu gisa Civivox sareak zabaldu eta sendotu; honela, udalaren eta erabiltzaileen elkarren arteko kudeaketa eredua ezarriko litzateke, genero-berdintasuna, kultura-artekotasuna, belaunaldi ezberdinen artekotasuna eta bizitza sozialean parte-hartzea indartzen duten programen bitartez.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no