buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Pamplona
Zaintzen gaituen hiria eraiki, elkarren artean zaintzeko hiria eraiki
Lunes, 23 de Marzo de 2015
<< Volver
Zaintzen gaituen hiria eraiki, elkarren artean zaintzeko hiria eraiki

Gure hiri-eredua jendearentzat eratuta dago eta jendeak eratu behar du; harremanetarako esparruak ziurtatzen ditu, pertsonak erlazionatu daitezen.

Pertsonen eta gizartearen beharren eta ingurumenarekiko erantzukizunaren arteko artikulazio orekatua dakar hiriaren antolaketa zuzenak.

Azken urteotan, edozein logikaren aurka, Iruñerriak higiezinen burbuila garaiko hedapen abiadura basatiarekin jarraitu du. Orain gure inguruan 20.000 etxebizitza hutsik daude, 10.000 etxebizitza gehiago eraikitzeko moduko eremua urbanizatu da, eta eragiketa espekulatibo handietarako dauden plangintzak gauzatzen diren kasuan, 50.000 etxebizitza gehiagorako gaitasuna izango da.

Dirudienez inor ez da konturatu: ekonomia, ingurumena eta bizi-kalitatea suntsitzen duten eraikuntza handien azpian dagoen diru eskasa lurperatzeko unea amaitu da. Orain, hiriaren barnerako hausnarketa egin beharra dago: auzo aberats eta txiroen arteko aldearekin amaitu, hiria bateratu, hari aniztasuna eman eta bertan bizi direnei aukerak eman, eta ingurumena kudeatu, iraunkortasun ekologikoak merezi duen sakontasun osoz. Minusbaliotasunak dituzten pertsonentzako oztoporik gabeko hiria behar dugu, alde batera utzi diren jarduerak berreskuratzeko tokia duena, adibidez, nekazaritza, kirola, haur-jokoak, kalean elkarrizketan aritzea, etab.

Hiri-inguruan merkataritza-guneak eraikitzeko edo hirigunean ordaineko aparkalekuak ezartzeko politikari esker, orain derrigorrez autoa erabiltzea ezinbestekoa da, eta ondorioz, kutsadura handiagoa da. Bizikleta-bideak gutxietsi direlarik, oinezkoen eta txirrindularien arteko bizikidetasunean arazoak gertatu dira; eta garraio publikoa ahaztu dutelarik, azken urteotan zerbitzua hondatu eta garestitu dute.

Baliabideak erantzukizunez erabiltzeko, udalak ura eta energiaren kontsumoa murriztu behar du, gutxiago kutsatzen duten energia-iturriak erabili behar ditu eta hondakinen murrizpena, berrerabiltzea eta birziklatzea sustatu behar du.

Zaintzen gaituen hiria nahi dugu. Guztiok etxebizitza duinerako eskubidea bermatuta izan behar dugu, baita berdeguneak, kalitatezko zerbitzu publikoak eta kultura izateko eta kirola egiteko ere. Gainera, hiriak garraio publikoari lehentasuna eman behar dio, pribatuaren gainetik, kutsatzen ez duten garraiobideak sustatuta.

Halaber, zaintzen gaituen udala gure osasuna sustatzeaz kezkatuko da. Ingurune-zarata murrizteko neurriak hartuko ditu. Gazteentzako sexuaren inguruko informazio- eta arreta-zerbitzuak jarriko ditu, eta adina edozein bada ere, elikadura osasungarria eta kirol-jarduera sustatuko ditu.

Estatu mailan, bere aurrekontutik eremu honetan diru gutxien jartzen duen hirietariko bat da Iruñea. Hiriak hobetu behar du, bere kirol-ekipamendu publiko guztiak errentagarri egin behar ditu, adin tarte guztien artean kirol jarduera sustatu behar du eta guztiontzat bermatuta egon behar dute, bakoitzaren baliabide ekonomikoak edozein badira ere.

Izquierda- Ezkerran kultura jorratu nahi dugu ere. Kulturaren bidez gizarteratzea eta kohesioa bultza daiteke, eta horregatik, udalaren politiken artean garrantzi nagusia izan behar du. Hiria osatzen duten pertsona guztien adierazpen kulturalak sustatuz gero, hiritarrak bere kultura-artekotasunaz eta aniztasunaz arro egongo dira. Oinarritik kulturaren sorrera bultzatzeaz ari gara: Zentro Zibikoen kudeaketa parte-hartzailea, adierazpen kultural eta artistikorako kalea berreskuratzea, udal-politika Kulturarako Udal Batzordearen bidez bideratu, non sortzaileek, arte-erakundeek eta kultura-kudeatzaileek parte hartzen duten, hiriko edozein motako arte adierazpen indartzen duen kultura-politika garatzeko.

 


Neurri zehatzak

1.      Udal Plangintza Urbanistikoa berrikusi, hiritarren bizi kalitatea hobetzen duten jarduerei lehentasuna emateko, beren parte-hartze zuzenaren bidez eta leku behartsuenengan eragina duten desberdintasunak orekatuta.

2.      Etxebizitzetan sarrera bultzatzeko jarduerak indartu.

3.      Lur produktiboa (baratzak) sustatu eta bere erabilera indartu, inguruko gizarteari zerbitzu emateko irizpideez.

4.      Zuhaiztiak eta berdeguneak babestu, horretarako beharrezkoak diren arauak onartuta eta hiritarrak sentsibilizatzeko programa martxan jarrita.

5.      Norberak kotxea erabil ez dezan disuasio-neurriak ezarri eta beste neurri batzuk ezarri, adibidez, hiru-inguruan aparkalekuak, oinezko eta bizikletazko mugikortasun segurua nahiz garraio publikoak.

6.      Energia eta ura aurrezteko neurriak hartu, udal-eraikuntzetan eta etxebizitzetan energia garbirako sorgailuak instalatu.

7.      Ingurune-zarata murrizteko eta hondakinak murrizteko programak ezarri, baita eskolatan eta hiritarren artean oro har sentsibilizazio programak ezarri ere.

8.      Gazteentzako erreferentziako zentroa eraiki, gazteei sexu-hezkuntzan erantzunak emateko eta LGTBI arretarako.

9.      Udal kirol-instalazioen kudeaketa publiko zuzena, erabiltzaileen parte-hartzearen bidez, eta prezioen politika berrikusi, baliabide gutxien dituzten pertsonek erabiltzeko dituzten zailtasunekin bukatzeko.

10.  Hiriko auzo guztietara Civivox eta liburutegi publikoak hedatzeko plangintza ezarri, elkarren artean kudeatze parte-hartzailerako eredu batekin batera; ordutegiak zabaldu eta funtzionatzeko arauak malgutu, garapen kultural eta sozialerako benetako tresna bihur daitezen.

11.  Artelekua sustatu, hau da, adierazpen artistiko ezberdinak batzeko erabilera anitzeko gunea, non sormenerako, salmentarako, jardueratarako eta abarrekoetarako eremuak dauden.

12.Sanferminen Mahaia sustatu, festarekin zerikusia duten kolektibo guztiek osatuta, eta hari erabakitzeko gaitasuna eman. 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no