buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: PamplonaRepública
Udal errepublikarra, oroimena eta elkartasuna duena
Lunes, 23 de Marzo de 2015
<< Volver
Udal errepublikarra, oroimena eta elkartasuna duena

Izquierda- Ezkerran errepublikanismo sortu-berriaren alde apustu egiten dugu, etorkizunera bideratutako balore errepublikar hoberenak sustatzeko; errepublikanismo hau oinarri sozial berrien gainen berreraikitzen ari da eta gazteen pentsamolde berriekin lotuta dago, ez demokraziaren aurreko garaiko zaharreria den monarkiarekin.

 

Udalak memoria historikoarekin konpromiso argia izan behar duelarik, egia, justizia eta konponketa bilatu behar ditu, horiek izango baitira askatasunean, elkartasunean, tolerantzian, berdintasunean eta giza eskubideen babes sendoan oinarritutako etorkizuna eraikitzeko euskarriak.

 

Udalak hiritarrengandik gertuen dauden erakundeak dira, eta horregatik eremu egokia dira gero eta larriagoa den demokraziaren sakontzea gauzatzeko: hiritarren kontrol zuzena ezartzeko, gehiengoen ongizate soziala bermatzeko, politikatik ustelkeria  kanporatzeko eta giza eskubideen benetako kulturan ezartzeko borrokan ari gara.

III Errepublika solidarioa aldarrikatzen dugu, gure inguruan dagoen tragedia ulertzen duena eta miseriatik, indarkeriatik eta jazarpenetik ihesi beren herrialdetatik alde egiten dutenei aterpe ematen diena. Errepublika horretan erakunde guztiak gogoz arituko dira behar duten eta larrialdian diren tokietan bizitza duina eraikitzen laguntzeko.

 

HONA HEMEN ZENBAIT NEURRI ZEHATZ

1.- Hirugarren Errepublikaren aldeko Udal Sarean gure Udala sartzeko beharrezkoak diren ekintzak bultzatu.

2.- Gure kaletako aztarna toponimiko frankistak ezabatu, egun “Conde Rodezno Plaza” izena duena barne.

3.- Memoria Historikoaren inguruan ikertzeko eta hura zabaltzeko lanetan aurrekontua sustatu eta hornitu, batez ere gorpuzkiak eta hobi komunak aurkitzeko, miatzeko eta lurpetik ateratzeko.

4.- Gerra Zibilarekin, errepresio frankistarekin, borroka antifrankistarekin eta errepresioaren biktimekin zerikusia duten inguru, toki eta establezimenduak zaintzeko, kontserbatzeko, mantentzeko eta hedatzeko behar diren udal- eta ingurumen-arauak sortu. Adibidez, Hildakoen monumentua, San Kristobal gotorlekua eta Ezkaba mendia.

5.- Garapenaren inguruan sentsibilizatzeko, hezteko eta harekin lankidetzan aritzeko partida zehatza sortu, udal aurrekontuaren %1ekoa gutxienez.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no