buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en: Municipios
Rubén Oneca izanen da atarrabiako udalerako Izquierda Ezkerra-Atarrabiako Ezkerraren zerrendaburu
Lunes, 30 de Marzo de 2015
<< Volver
Rubén Oneca izanen da atarrabiako udalerako Izquierda Ezkerra-Atarrabiako Ezkerraren zerrendaburu

Ruben Oneca, 48 urtekoa, Batzarreko militantea, Osasunbideko langilea eta Hiritartasun Eskolako kidea izanen du buru Atarrabiako udalerako Izquierda-Ezkerra-Atarrabiako Ezkerraren zerrendak.

Koalizioa berritzean, Batzarrek eta Nafarroako Ezker Batuak Atarrabiako ezkerrekoak batzearen aldeko  apustua egin dute, berriz ere, eta bai alderdietako jendea eta bai independenteak elkartu dituzte.

“Izquierda-Ezkerran gizarte gaien garaia dela uste dugu; horregatik, lanean jarraituko dugu gure udala krisiak gehien kaltetu duen jendearen defentsan gotor dadin. Bazterketa sozialean gelditzeko arriskuan daudenek, langabezian daudenek edota hipoteka arazoak dituztenek, haien bizi kalitatea hobetzeko  behar diren baliabide guztiak udalak abian jarriko dituelako uste osoa izan behar dute” adierazi du Onecak.

Ruben Onecaren ustez “azken legealdi honetan udalean izandako lan eskarmentuak aberastu eta indartu egin dute ezker zabal, solidario, anitz eta parte-hartzaile hau, Izquierda-Ezkerra, alegia. Eguneroko lan zintzoan sinesten dugu, gure herrian ageri diren sentsibilitate guztiei irekia dagoen lan zintzoan.”

Era berean, Izquierda-Ezkerrak bere jarduera-ildoak zenbait ardatzen inguruan finkatu ditu:

- Atarrabia sortzaile eta dinamikoaren aldeko apustua egin dugu, kulturan jendearen adierazpena ezaugarri izanen duena eta ez kontsumo produktu soil izatea. Kultura anitz eta kritikoa nahi dugu, baloreetan hezteko tresna egoki izanen dena. Horregatik Kultur Kontseilua sortzea proposatuko dugu, erabiltzaileek eta sorkuntzaren eremuko jendeak kultur plangintza diseinatu eta finka dezaten.

- Gazteria politiketan gazteen parte hartzea bultzatuko dugu, haien harreman eta sozializazio eremuetara hurbilduz.

- Euskara, geu garen eta izan nahi dugunaren parte izanik, zaindu, babestu eta bultzatuko duen udala nahi dugu, alfabetizazio prozesuak eta asoziazionismoa bultzatuko dituena.

-Herri parekide baten alde eginen dugu, non kultura honetako eta bestelakoetako gizon -emakumeek eskubideak bermatuak izanen ditugun eta denok aukera beren jabe izanen garen

- Atarrabia birpentsatu beharra dago alderdi guztietatik, atzean gera ez gaitezen. Horregatik, bertako merkataritzaren alde egin nahi dugu eta benetako politika dinamikoa egin, hurbiltasuna eta kalitatea ezaugarri dituen merkataritza arlo hori aktibatzeko.

Hirugarren adinekoei zuzendutako politika eta baliabideak indartu beharra daukagu. Bestalde, Atarrabian bizi diren guztien oinarrizko elikadura ziurtatuko duten programak abian jarri eta sendotzea behar-beharrezkoa da, elikagai Bankuetan boluntariotza sustatuz eta kudeatzen dituzten erakundeekin elkarlanean. Halaber, gure ustez, garapenerako elkarlanean etengabe bidea egiten segitu behar dugu 0,7rantz.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no